Datorren ekainaren 3an "Aldaketa Topaketa" antolatu dute Donostian Euskal Herriko Unibertsitateak eta Impact Hub Donostia berrikuntzarako guneak. Funtsean networking ebento bat izango da, loturak egin, proiektuak aurkeztu, aliantzak aurkitu eta, antolatzaileen aburuz, "eraldaketarako agenteen mapa elkarrekin sortzeko".
Honako pertsonei zuzentzen da topaketa:
Ekainaren 3an, ostegun arratsaldez, 16.00etatik aurrera, EHUko kanpuseko Carlos Santamaria Zentroan, Txillardegi Aretoan izango da topaketa. Izena ematea doan baina ezinbestekoa da, aforoa mugatua dagoelako.
"Arratsalde honetan unibertsitate eta Gipuzkoa kontziente, iraunkorra eta inklusiboago irudikatuko ditugu", diote antolazaileek. Informazio gehiago,hemen.
Erantzun
Sartu