Teknologia albisteak

Kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-17 : 16:13

Kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia egingo da maiatzaren 28an, ostiralarekin, Azpeitian, Jakin Fundazioak eta Sanagustin kulturguneak antolatuta (zehazki, kulturgunearen 10 urteak ospatzeko sortu den herri batzordeak). Izena emateko azken eguna maiatzaren 20a da, eta hona idatziz egin behar da: bestehamaikabizitzeko (a bildua) gmail.com 

Doan da izena ematea, baina aforo mugatua da, adi. Goizeko jardunaldi bat izango da, Sanagustin kulturgunean, 9.30ak eta 13.30ak artean. Hauxe da egitaraua.

  • Sarrera: Lorea Agirre (Jakin Fundazioko zuzendaria).
  • Kultur artikulazioa: zer eta zertarako?
    • Harkaitz Zubiri: Kultura artikulatu, hobeto bizitzeko.
    • Maialen Akizu: Femurra, haragia eta protesia.
  • Kultur artikulazioa: nola? Esperientzia praktikoak
    • Enekoitz Esnaola: Azpeitiko kultur komunitate artikulatua.
    • Ihintza Orbegozo: Durangoko herri dinamika: Plateruena ta gero zer?.
    • Eneko Gorri: Euskararen sarea ehunduz, Baiona-Angelu-Biarritz hiri eremuan.
    • Miren Artetxe: Bertsozale Elkartea: aniztasuna artikulatzen.
    • Ihitz Iriart: Komunitatea, kultura eta euskara uztartuz, Alozetik Iruñera.

Jardunaldi hau egitarau zabalao baten barruan sartzen da: "Beste hamaika bizitzeko" lemarekin Azpeitiko San Agustinen egin den ekitaldi sorta.

Informazio gehiago hemen.



Erantzun

Sartu