Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

EEDE2025: Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia

Sustatu
2021-04-15 : 09:53

“Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia” EEDE2025 onartu du Eusko Jaurlaritzak. 1.400 milioi euro bideratuko dira planera, iragarri denez.

1

EAEko sektore publikoaren hizkuntza irizpideak: atal digitalak

Sustatu
2021-04-14 : 15:46

Eusko Jaurlaritzak "EAEko Administrazio Orokorraren eta hari atxikitako Sektore Publikoaren Hizkuntza Irizpideak" onartu eta argitaratu ditu gaur. Dokumentu mardula da, 23 orrikoa, eta lasai irakurrita bere edukietan sakontzeko denbora pixkat beharko da. Hala ere, baliabide informatiko eta sarekoei buruz dioena ekarri dugu hona laburtuta. 

Rueda.eus, Rafa Rueda musikariaren webgune berria

Sustatu
2021-04-14 : 10:54

Rafa Rueda musikariak webgunea ireki du aste honetam, Rueda.eus. "Bertan nire musika eta sorkuntzen berri izango duzue, nire ibilbidean zehar sortutako diska eta abestiak, bideoak, elkarrizketak eta denda xume bat Gustukoa izatea espero dugu!!", adierazi du musikariak mezu batean.

 

Natur Zientzien IV. Topaketa, datorren asteburuan

Sustatu
2021-04-13 : 10:40

Datorren asteburuan, apirilaren 17 eta 18an, egingo da Iruñean (Planetarioan) euskarazko Natur Zientzien IV. Topaketa, Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta. Iazko azaroan zen egitekoa Natur Zientzien IV. Topaketa, baina pandemiak berkokatu zuen. "Loratu dadin" da edizioaren leloa.

Iruñeko Udalari: ez baztertu euskarazko hedabideak!

Sustatu
2021-04-13 : 09:57

Iruñeko Udalak 2020. urtetik publizitate instituzionaletik kanpo utzi ditu euskarazko hedabideak, audientzia osoaren % 10 gainditzen ez dutelako. 2016ko inkesta soziologikoaren arabera, Iruñeko euskaldun osoak % 10’5 direnez, ia ezinezkoa da baldintza hori betetzea. Hori dela-eta, publizitatea irizpideak aldatzeko eskatu diote Udalari zenbait eragilek. Eskaerarekin bat egin nahi baduzu, sinatu Change.org plataforman abiarazi duten protestaren alde: "Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren irizpidea aldatzea".

Biziprest dokumentalaren estreinaldia Iruñean 15ean

Sustatu
2021-04-12 : 13:43

“Biziprest; gehiago gara” dokumentala apirilaren 15ean ostegunarekin estreinatuko da Iruñean, Golem Baiona aretoan, 19.00etan. 2020ko Euskaraldia berezia izan zen, zentzu askotan, Nafarroan. Eta "Biziprest"en islatzen dira orduko zenbait bizipen. Iñaki Alforja Sagonek zuzendu du dokumentala, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztuta eta Nafarroako Gobernuak babesturik.

Erauzterm (terminoen erauzketa automatikoa), dago Euskaltzaindiak argitaratu duen lexiko berriaren oinarrian

Sustatu
2021-04-12 : 11:57

Euskaltzaindiak 'Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa' argitaratu du berriki, Elhuyarreko hizkuntza zerbitzuen laguntzarekin. Internetetik eta beste baliabide batzuetatik automatikoki erauzitako terminologia erabili da lan gau egiteko, Erauzterm tresna tarteko dela. PDFan kontsulta daiteke baliabide berria hemen

 

'Elhuyar Solasaldiak' Usurbilen, Covid-aren ondorengoaz hausnartzeko

Sustatu
2021-04-12 : 10:15

Usurbilgo Udalak eta Elhuyarrek 'Elhuyar Solasaldiak' antolatu dituzte eta aste honetatik aurrera izango dira zenbait astez, asteazkenero maiatzaren 12a bitartean, 18.30etan.Solasgai huek izango dira hitzaldien ardatz: COVID-19aren testuingurua, zaintza, pentsamendu kritikoa, ekonomiaren eraikuntza ekologikoa eta adimen artifiziala hizkuntzan. Streaming bidez ere emango dituzte eta etzi, hilak 14, izango da lehenengoa.

Yahoo Answers itxiko da laster, artxiboa ere desagerraraziz

Sustatu
2021-04-10 : 10:25

2005ean sortutako baliabide bat, Yahoo Answers (Yahoo Erantzunak, hemen gaztelerazkon bertsioan), ixtea erabaki du Yahook. Zerbitzuko azken galde-erantzunak apirilaren 19an kargatu ahal izango dira. Eta bi aste beranduago, maiatzaren 4an, artxiboa ere desagertu egingo da.

Xabier Antoñana kazetari, idazle eta politikari nafarra hil da

Sustatu
2021-04-09 : 17:31

Xabier Antoñana kazetari, idazle eta politikari nafarra hil da, 88 urterekin. Gazteleraz idatzi zuen abertzale nafar eta ezkertiarra izan zen, eta politikan inplikatua ere egon zen. Viana bere jaioterrian Erentzun ikastolaren sorreran parte hartu zuen hainbat herrikiderekin batera 1978an, besteak beste.

 

Molac legea, hizkuntza txikien aldekoa, onartu du Frantziako Asanbleak

Sustatu
2021-04-09 : 17:23

Hizkuntza gutxituak babesteko eta promozionatzeko legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Aldeko 247 boto izan du (eta kontrako 76) Asanblea Nazionalean eztabaidatu duten Paul Molac Bretainiako diputatuaren "Eskualde hizkuntzen patrimonio babeserako eta sustapenerako lege" proposamenak. 

Iñaki Aldekoa ezker abertzaleko burukide historikoa hil da

Sustatu
2021-04-08 : 18:47

Iñaki Aldekoa Azarloza (Zornotza, 1940) ezker abertzaleko politikaria hil da, 81 urterekin. ESB, Herri Batasuna eta Aralar alderdietan lehen lerroko burukide abertzalea izan zen.

Jasone Salaberria euskalaria hil da, 68 urterekin

Sustatu
2021-04-08 : 17:06

Jasone Salaberria Fuldain hizkuntzalari, euskaltzale eta irakaslea hil egin da. Ermuan jaio zen, Bizkaian, baina Ipar Euskal Herrian egin zituen ikasketak, ikerketak eta lana ere. Baionan hil da, gaixotasun luze baren ondorioz, 68 urterekin. Ipar Euskal Herriko euskararen aldaerak ikertu zituen batik bat.

Europako hizkuntzen berdintasun digitalerantz, euskal partaidetzarekin

Sustatu
2021-04-07 : 09:48

Euskal Herriko Unibertsitatean sortutako Hitz zentroak, Europako zenbait erakunde akademiko, instituzional eta enpresarekin, European Language Equality sarea osatu du. Europako Batasunaren egitasmoen barruan, "2030 erako Europan hizkuntza berdintasun digital osoa erdiestea du helburu" talde honek.

Julen Madariaga ekintzaile abertzalea hil da 88 urterekin

Sustatu
2021-04-06 : 10:05

Julen Madariaga ekintzaile abertzalea hil da, 88 urterekin, Senpereko bere etxean. 1950eko hamarkadan EAJ-ren gazterietatik bereizi eta Ekin taldea sortu zuenetako bat izan zen, eta erakunde hartatik 1959ean ETA sortu zuen ekintzaileetako bat izan zen.

 

Bidegurutzean, musika saio berria ETBen

Sustatu
2021-04-06 : 09:30

Bihar asteazkena estreinatuko da ETB1en (22:30etan asteazkenetan emango dute) Bidegurutzean telebista saio berria. Atal bakoitzean hiru musikari gonbidatu egongo dira, taldeak zein bakarlariak, eta lehen saio honetan Izaro, Gari eta Skakeitan izango dira. Saioa zuzenduko du Galder Izagirrek. Berri Txarrak, Duy eta Kuraiako partaide izana, argazkilari gisa ere lan egin izan du Izagirrek. Saioaz aurreratu duenez Izagirrek, "fikzioa eta errealitatearekin jolastu dugu euskal musikaren errealitatea kontatzeko".

1

Strava Art: kirola eginez ibilbide batekin marraztu

Sustatu
2021-04-04 : 13:01

Runner bat zara? ba emaiozu ukitu kultural, intelektual eta artistiko bat zure eguneroko korrikaldiari ibilbide artistiko bat eginez. Norberaren korrikaldiak markatzeko aplikaziorik ezagunenetakoa Strava denez, #StravaArt deritzo jarduerari honi (batzuetan #Stravart). Bizikletarekin irten eta eskala handiagoan ere balio du. Patinekin ere bai, suposatzen dugunez.

1

Wikiderbian Athletic nagusi, baina gauerdira arte da lehia

Sustatu
2021-04-03 : 11:26

Wikiderbiaren egun erabakigarria iritsi da (beste derbiarena ere bai), eta Athletic doa aurretik. Ageriko markagailuan Athletic aurretik doa (382-327) baina barrutik zenbaketak jarraitzen du, eta gauerdira arte iraungo du lehiak (partida anaitu ondoren ere egon liteke denbora editatzeko).

Ombuaren Itzala: Pedro Mari Otañoz filma egin nahi dute, sarrerak orain salduta

Sustatu
2021-04-02 : 10:24

Pedro Mari Otaño (Zizurkil 1857, Rosario Argentina 1910) bertsolari eta poetaren bizitzari buruzko filma egin nahi dute: Ombuaren Itzala du izenburua, eta diru bilketa orijinala antolatu dute Internet bidez finantziatzeko: filmaren sarrerak ari dira saltzen, lehen 30.000 sarrera, bakoitza 10 euroan. Horrela lortuko da boltsa filma egiteko.

Ebaluatzaile euskaldunak behar dira ahots sintesiko proiektu bat aurreratzeko

Sustatu
2021-03-31 : 13:24

Mintzai proiektua euskarazko ahots sintesia lantzen ari den ikerketa proiektua da, zenbait enpresa eta ikertegi biltzen dituena. Gakoa da euskarazko testua ahots ulergarri bihurtzea eta ebaluazio fasean daude orain. Boluntarioen laguntza eskatu dute, bereziki euskaldunena.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››