Teknologia albisteak
1

Whatsapp uztekotan, Watomatic-ek trantsizioan lagun zaitzake

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-19 : 09:13

Erabiltzaile euskaldun batzuei ikusi diegu abisua, azken egunotan, Whatsapp alde batera uzteko tresna batekin hasi direla (Watomatic). Horien artean, Joxe Rojasek tresna instalatu baino gehiago ere egin du: euskaratu ere bai. Watomatic deritzo tresnari, eta ingurukoei ohartarazten die agur esan behar diozula Whatsappì. Hori bai, adi aholku sinpleenari: Whatsapp uzteko, ez da beharrekoza Watomatic, aski da Whatsapp mugikorretik desinstalatzea.

Watomatic-ek ez du Whatsapp ordezkatzen. Izatez, Whatsapp erabiltzailea izan behar duzu, eta mugikorrean aplikazioa eduki, beste aplikazio hau ere gainetik jartzeko (Android ingurunean bakarrik oraingoz). Orduan, Whatsapp bat jasotzen duzun bakoitzean, erantzun automatikoa sortuko da (zuk aukeratu duzun hitzekin) eta hori bidaliko du whatsapp-ek. Hala ere, Watomatic jarrita daukana jaso, jasotzen du whatsapp mezua, eta aukera du ohi bezala erabiltzeko.

Esate baterako, Joxe Rojasi idatzi dio Sustatuko editoreak, eta erantzun berehalako hau jaso du:

Baina izatez, Joxek jaso du mezu originala ere... Konfigurazioan, eguneko zenbat erantzun automatiko bidal ditzakezun zehaztu dezakezu. Pertsonei zeun Whatsapp-taldeei iritsiko zaizkie mezu horiek.

Watomatic erabiltzekotan, "ohartarazpen fase" gisa ulertu behar da. Joxe Rojasek esan digu baietz, erabakia duela Whatsapp atzean uztea, eta asmo praktiko horrekin esaten ari zaiola ingurukoei, bera joan badoala.

Hori bai, jada Whatsapp ez duzula erabiliko jakinarazteko modu errazena da... Whatsapp kentzea mugikorretik. Idatzi nahi dizunak ez zaitu aurkituko eta ondorio zehatz batera iritsiko da: lagun hau ez dago Whatsappen, eta beraz beste modu batez kontaktatu beharko dut berarekin.

Whatsapp, jakina den bezala, Facebook-en jabetza da. Enpresa erraldoi horrek iragarkiz libre du Whatsapp oraingoz, baina ikusteko dago hala iraungo duen, eta nola erabiliko duen mezularitzako tresna hau bere datu/erabiltzaile salmentan. Ikus hemen datu-salmenta nola egiten duen, Signal-en kanpainak azalarazi zuen bezala.

Joxe Rojasen blogean, aplikazioaren euskaratzeaz eta erabileraz sarrera.

Watomatic jarri nahi baduzu, https://watomatic.app

Ilustrazioko irudian, Watomatic-eko konfigurazio interfazea euskaraz; eta erabiliz gero Joxeri idazteko, nola sortzen den erantzun automatikoa.

 

Erantzunak

2021-05-27 : 20:07

Zalantza sortu zait Whatsapp uzteko nahikoa ote den aplikazioa desinstalatzea. Kontua ere ezabatu beharko da, ezta? Bestela litekeena da mezua bidali nahi dizutenei zuri idazteko aukera agertzea, nahiz eta zuk mezurik ez jaso... ????

Esperimentu pare bat egin beharko!

Erantzun

Sartu