Teknologia albisteak

Sportek Hub, kirolaren inguruko berrikuntza eta enpresagintza sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-17 : 11:17

Kirolaren inguruan enpresa ekimen teknologikoak egiteko Sportek Hub eratu dute Gipuzkoan zenbait erakunde eta kirol enpresak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako eta Eibarko Udalak, Real Sociedad eta SD Eibar Gipuzkoako futbol klub nagusiak, Eusko Jaurlaritza eta Bic Gipuzkoa ekintzailetzako sustatzaileak dira ekimen berriaren sustatzaileak.

Aurkeztu duten bezala, lan egiteko lau arlo nagusi izango ditu Sportek Hub-ak:

  • Osasuna, ongizatea eta jarduera fisikoa.
  • Kirol digitala.
  • Material berriak
  • Kirol espazio adimendunak.

Jarduera bi ardatzetan oinarrituko da: berrikuntza irekia eta teknologiaren eta kirolaren zeharkakotasuna.

Eta hiru ildo estrategiko izango ditu.

  • Kirol berrikuntzako ekosistema bat bultzatzea izango da. Kirol berrikuntzaren inguruko komunitate bat eraiki nahi da Gipuzkoako enpresa, eragile teknologiko, ikerketa talde eta ekintzaileekin.
  • Ezagutza sortzea eta balioa ematea.
  • Kirol sektorean enpresa berritzaileen sorrera dinamizatzea: Gipuzkoan kirol sektorera bideratutako eta berrikuntza teknologiko handiko enpresa ekimen berriak sortzen lagunduz; kirol merkatuan irtenbide berritzaileak garatu nahi dituzten ekintzaileei eta enpresei lagunduz; eta kirol erakundeekin lankidetzan arituz, proposamen berriak bilatzerakoan azaltzen zaizkien erronka teknologikoak konpontzen.

Argazkian, erakunde eta enpresa eratzaileen arduradunak, kartel batean Sportek Hub izango denaren logoa erakusten.

Informazio gehiago, Irekian.

 

Erantzun

Sartu