
Iratzar Fundazioa streaming bidez ematen dituen Iratzar Kafeak zuzeneko solasaldiak antolatzen hasi da aurtengo udaberrian. Solasaldietan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, sarrera librea baitute. Horrez gain, hitzaldi guztiak grabatu egingo ditugu, eta Iratzar Fundazioko YouTubeko kanalean eskegiko dituzte ondoren.
Euskal Herriko jolasguneen gida 2017an sortu zuten Goiena, Olgeta eta Txatxilipurdi elkarteek, eta poliki-poliki ekikatu dute harrezkero. Gaur egunean Euskal Herriko zazpi herrialdeetako aire libreko jolaserako espazioak katalogatzen dituelarik. Urrats bat gehiago eman du gidak aste honetan webgune bihurturik: Jolasparkeak.eus
Google bideo baten edukien une interesgarrienak erakutsiko dituen emaitza interfaze bat ari da frogatzen. Test erako zerbait dirudi, oso bilaketa zehatzetan bakarrik aurkitzen baitira, baina Googlen ibili bazabiltzate bilaketak egiten (ordenagailuz) erdarazko interfazeetan zein Google euskaraz erabilita aurkitu ahal izango dituzue emaitzak.
2020ko Eurokopa, Europako gizonezkoen futbol selekzioen txapelketa, Bilbon jokatzekoa zen (Europako zenbait hiritan banatuta egin behar zen lehiaketa); baina pandemiagatik aurtengo udara atzeratuta, eta tokian tokiko baldintzek ustez behartuta, 2021an jokatuko da baina ez Bilbon. Beste balorazio batzuetatik aparte, zalantza batekin utziko gaitu hutsuneak: izango ote zuen euskarak tokia Bilboko Eurokopan? Ez dakigu zein punturainokoa, baina nolabaitekoa bai, zantzuak daude horrenak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Ikur izeneko plan estrategikoa aurkeztu zuen joan den astean. Estrategiaren helburua da nazioarteko komunitateak estrategikotzat jotzen dituen esparruetan erreferente izatea, eta horretarako 100 milioi euro inbertituko ditu datozen 10 urteetan, bere aurrekontuetan jasotakoen gehigarri.
Zinemak Euskaraz izeneko ekimen bat jarri dute matrtxan, zinemetan euskararen presentzia legez bermatuko duen Zinemaren Lege propioa eskatzeko. Eusko Jaurlaritzari zuzentzen zaion agiri batekin sinadura bilketari ekin diote. Eredu gisa, Kataluniako 20/2010 Zinearen Legea proposatzen dute.
Sustatuk zuzeneko bideo emanalditxoak egingo ditu tarteka aurrerantzean. Aproba bat egin genuen duela hilabete batzuk, eta orain serioago edo, tarteka zerbait aurkeztu edo proposatuko dugu. Hurrengo zita datorren astelehenean izango da, ekainak 7, 19.00etan: Ana Malagon idazleak bere ipuin liburu berria aurkeztuko du, 'Ez dakit zertaz ari zaren'.
Youtube bidezko EITB Basque kanala inauguratu du gaur EITBk. Nnazioarteko ikus-entzuleentzat eta euskal diasporarentzat pentsatuta dago batik bat kanal hau, eta orain arte Canal Vasco izan dena ordezkatuko du. Kanak hori Eitb.eus-en bidez eta Ameriketako herrialde batzuetako kable operadore batzuen eskaintzan ikus zitekeen. Orain emisio jarraitua irekian dago Youtuben.
Android mugikorrean Chrome nabigatzailea baduzu, azken eguneraketaren ondoren aukera berra agertuko zaizu: bisitatzen ari zaren webgune edo orria parketazerakoan, pantaila-argazkia egiteko aukera. Android mugikorra euskaratuta edukiz gero, fumntzio berria ere bai.
EAEn eta Nafarroan hedabideen audientzien analisia egiten duen CIES taldearen azken datuetan, bi datu maiatzeko azken neurketakoak: euskal irratien indarra; eta eremu digitalean, Nafarroako Mendialdean euskarazko hedabide lokal batek lortu duen lehen postua: Erran euskal hedabide lokalen Tokikom sareko albistegi digitalarena.
Trans mugimenduaren bandera erraldoi bat Eusko Legebiltzarreko ekitaldi batean erakutsi dute gaur, zenbait LGBT elkartek bertara eramanda (Errespetuz, Naizen, Gehitu eta Ortzadar). Trans eskubideen aldeko lege berriaren alde egitea zen ekitaldiaren esanahia, eta horixe eskatzen zuen agiria irakurri dute bertan.
Nazio Batuen txosten baten arabera, Libiako gerra zibilean gertatu zen 2020ko martxoan, gerrako drone autonomo batek gizakiei lehen aldiz eraso izana. Urrutitik gidatutako dronbe bat izan barik, sistema autonomoa izan omen da, STM Kargu-2 kuadrikoptero turkiarra. Hiltzeko (eta hegan egiteko) gaitasuna duten robotak sortu ditugu, baina ez dizkiegu Asimovek zehaztu zituen Robotikaren Hiru Legeak sistema eragilean ezarri.
Bart gauean Euskal Herria jo zuen ekaitzak oinaztarri edo tximista kopuruagatik nabarmendu zen. Ekaitza hego-ekialdetik desplazatu zen, Araban indar handiko erauntsiak eraginez (haizearen abiadura 90 km-o), baina iparrerantz eta mendebalderantz mugitu ahala, euria gutxitu zen arren, oinaztarri multzo etengabeak izan ziren, sare sozialetan askok nabarmendu zuten bezala.
Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE) bigarren edizioa (2019ko lan bat) sarean jarri du kontsultarako. Hiztegi modularra da, Euskaltzaindiaren esanetan, "200 familia eta 2.600" sarrera dituena, eta sarrera bakoitzarekin euskarazko azalpena dator, hitzaren historia eta jatorri etimologiko posibleekin.
Webgunea berritu du Oñatiko Udalak maiatz honetan. Atariaren diseinua ez ezik, edukiak ere egokitu dira Oñati.eus eraberrituan. Webgune berriak euskarri dinamikoa izango da, moldagarria eta unean uneko beharretara egokituz joango dena.
Nafarroa Berriz Altxa Euskal Herrian sortutako mugimendu berria da. Maiatzean aurkeztu ziren, eta datorren ekainaren 19an manifestazio eta ekitaldi politiko batekin jarraituko dute.
Artikulu zientifikoak sarean libre banatu nahi dituen Sci-Hub webgunea desagertzeko zorioan dago, eta bere sortzaileak laguntza eskatu du jazarpenaren aurrean. Alexandra Elbakyan Sci-Hub-eko sortzaileak jakinarazi du FBI atzetik duela, eta dagoen egoeran, ezin duela proiektuarekin jarraitu. Izatez, ez da agertu artikulu berririk Sci-Hub-en abendutik.
Gizon homosexualen arteko kontaktuak errazten dituen Grindr ligatzeko aplikazioak babestuko du Biarritz Olympique errugbi taldea datorren denboraldian. Atzo jakinarazi zuen klubak akordioa, eta irudiz kamiseta berriak erakutsi ere bai, Grindr-en izen eta logoak daramatzatenak.
Euskalgintzak eta hezkuntza eragileek manifestazioa deituta dute biharko Baionan, Frantziako Konstituzio Kontseiluak Hizkuntza gutxituen aldeko legearen puntu funtsezkoak atzera bota ondoren joan den astean. Maiatzak 29, larunbatarekin, 16.00etan hastekoa da manifestazioa, Baionako Lauga kiroldegiaren ingurutik abiatuta. Antolatzailea Frantziako hizkuntza desberdinen aldeko Pourque Vivent Nos Langues koalizioa da, eta beste nazioetan ere egingo dira manifestazioak bihar, talde honek deituta.
EITBk eta Euskaltelek akordioa egin dute euskarazko ikus-entzunezkoen multzo handi bat streaming zerbitzu gisa gehitzeko Euskaltelen telebista eskaintzan. Hainbat programatako 300 orduko pakete bat nahieran edo streaming-ean ikusi ahal izango dute Euskaltelen telebista eskaintzaren bezeroek. Euskalteka du izena zerbitzu berriak, Euskaltelen Replayteka funtzionalitatean integratuko da.