Ikastetxeetan Euskal Herrian erabiltzen diren edo erabil daitezkeen sistema eragile informatikoen konparaketa egin du Librezale elkarteak. Alde batetik erakunde gehienek eta enpresa handiek inposatu nahi dituzten Windows eta Chromebook sistemak, eta bestetik, Linux banaketa, ikastetxe publiko batean garatu dutena eta beste batzuetan ere instala daitekeena: Linux-en Luberri banaketa.
Horra konparaken egindako parametroen alderaketa, irudi grafiko batean.
Azalpen osoak, Librezaleren orrian.
Puntu bat nabarmentzeagatik, euskaraz lan egiteko gaitasunari buruz, zera ondorioztatu du Librezalek:
Software librearen eta euskararen aldeko komunitateak azkar eta ongi euskaratu ohi ditu aplikazioak. Windows ere euskaratuta dago, diru publikoz, ordaindutako itzulpena. Chromebook ez dago guztiz euskaratuta. Esate baterako, Chromebookak pizterakoan lehen hitzak gaztelaniaz topatzen dituzte ume euskaldunek. (Google Chrome nabigatzailea, pribatua izanik, –eta erabiltzaileen datuak batzeaz gain–, Google enpresakoek ez dute, oraingoz, euskaratzeko beharra sentitu. Edo euskara euren datu-bilketarako kaltegarritzat jotzen dute, batek daki). Luberri banaketako nabigatzailea eta beste aplikazioak euskaraz daude. Interneten sartzerakoan, erabiltzailearen nabigatzaile lehenetsia euskaraz egotea edo ez egotea, ondorio batzuk ditu).
Laburbilduz, Linux Luberri aukera egokiena da. Windows eguneratzeko lizentziak berriro ordaindu behar izaten dira. Chromebook-en kasuan ere, gailu horiek erosteak dependentzia dakar, eguneratzeak eten edo berriro ordainarazteko boterea daukalako ekoizleak.
Erantzun
Sartu