Hizkuntza gutxituak babesteko eta promozionatzeko legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Aldeko 247 boto izan du (eta kontrako 76) Asanblea Nazionalean eztabaidatu duten Paul Molac Bretainiako diputatuaren "Eskualde hizkuntzen patrimonio babeserako eta sustapenerako lege" proposamenak.
Asanbleak onartu arren, eztabaidan entzun den egungo gobernuaren ahotsak, Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroarenak, gogor egin du proposamenaren aurka, eta murgiltze eredua eta umeen bazterketa eta isolamendua lotu ditu eztabaidan.
Legeak aurrera egiten badu (helegiteak espero baitira) murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean sartuko da, eta hala, eskola publikoetan euskarazko eskaintza segurtatu beharko da. Irakaskuntzaren esparruan, beste puntu hauek ere baditu legeak:
Legearen beste ondorio administratibo batzuk dira seinaleztapen elebidunaren guztizko legeztapena (ez derrigortasuna, baina bai erakundeen esku egotea halakoak ezartzea trabarik gabe), eta izen-deiturak idazteko orduan, zeinu diakritikoak dituzten izenen onarpen ofiziala: Ñ hizkia bretoieraz eta euskaraz agertzen delarik, arazoak izan ditu familia batek semeari Fañch deitzeko.
Euskal Konfederazioaren hitzetan, «badira urteak murgiltze eredua plantan ezarria dela eskola publikoan. Irakaskuntza molde hau Ipar Euskal Herrian da bereziki arrakastatsua, 20 eskola publikotan garatua baita, esperimentazioaren baitan. Hemendik goiti, murgiltze eredua garatzen segitzen ahalko da baina pisua den esperimentazio dispositibotik pasa gabe. Esperimentaziotik irakaskuntza arruntera pasatzen gara».
Legearen nondik norakoez informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu