Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Euskal Herriko kokapenera (eta euskaraz) egokitutako planisferioa

Sustatu
2021-07-19 : 09:46

Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean Euskal Herriko zeruaren lehen planisferioa aurkeztu zuen joan den astean Elkano 500 Fundazioak. Elkano Planisferioa du izena, hain zuzen ere. Euskal Herriaren latitudean dago kokatua, 43º-ko ipar latitudean, eta osorik euskaraz da idatzia. Berria egunkariaren bitartez lor daiteke, beren dendan.

Sareen Sarea, eraldaketarako lankidetza

Sustatu
2021-07-18 : 17:02

Sareen Sarea delakoak bere burua aurkezten du bideo honetan: "Eraldaketarako lankidetza". Hala aurkezten du bere burua gobernuz kanpko erakunde honek: "Euskal elkartasunari esker, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta beste eragile batzuek planetako pertsona ahulenen bizitza hobetzen dugu. Garapenerako lankidetzak gure ingurunea eraldatzen du, dena lotuta dagoen mundu hau aldatzeko. Eskubide guztiak, pertsona guztientzat eta leku guztietan."

Euskal hedabideen 2020ko urtekaria: Pandemiak markatu zuen urtea

Sustatu
2021-07-18 : 09:19

Euskal Hedabideen Behategiak 2020ko urtekaria aurkeztu zuten ostiralean Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Behategiko koordinatzailea den Libe Mimenza Castillo, Hekimeneko zuzendaria den Igor Astibia Teiletxea eta EHUko irakaslea den Edorta Arana Arrieta agertu ziren prentsaren aurrean urtekariaren edukiaren berri emateko.

 

Nagore Legarreta argazkilariaren lana

Sustatu
2021-07-17 : 15:40

DAPA bideo ekoizpenetan azken protagonista Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilaria da. Kazetaritzatik argazkilaritza artistikoago batera igaro den sortzailea. Merezi du bere lana ezagutzea.

Hizkuntza gutxituei kasurik ez Espainiako Eskubide Digitalen Gutunean

Sustatu
2021-07-17 : 11:38

Euskalgimrzaren Kontseiluak salatu duenez, Espainian osatzen ari diren Eskubide Digitalen Gutunean (Gobernuaren ekimen bat), muzin egin diote hizkuntza gutxituen izenean aurkeztu dizkieten proposamen guztiei. Espainiako Gobernuak harro adierazi du aste honetan ustez 250 emendakin edo proposamen sartu dituztela gizartetik Gutunaren tramitean, baina hizkuntzen aniztasunaren alde aurkeztu zirenak zuzenean zakarrontzira joan zirela ematen du. 

Dabilena, egungo euskararen corpusa kontsultatzeko tresna

Sustatu
2021-07-16 : 17:50

Dabilena web-corpusa kontsultarako jarri du Elhuyarrek Interneten https://dabilena.elhuyar.eus helbidean. Azken urteetan Interneten euskaraz idatzi diren testu gehientsuenetan egin daitezke bilaketak, hau da, euskararen gaur egungo erabilera errealaren gaineko bilaketak dira.

Pasaiako Itsas Festibala itzuliko da 2022an

Sustatu
2021-07-15 : 17:23

Pasaia Itsas Festibala 2022an itzuliko da, eta teaser edo trailer hau prestatu dute iragartzeko. 2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera uztearen ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango. Lau egun horietan zehar badiako urak kontinenteko leku ezberdinetatik etorritako itsasontzi tradizionalen topagune izango dira berriro.

Etorkizunerako bidea: eguzki-energia jaso eta gordetzen duten bidegorriak probatu dituzte Herbehereetan

Sustatu
2021-07-15 : 13:18

"Klima aldaketaren inguruko estrategien artean, erabilera bikoitza edo anitza duten azpiegiturak behar ditugu. Eguzki-plakak zelaietan jarri beharrean, bidegorriak erabili nahi ditugu eguzki-energia xurgatu eta argindarra lortzeko". Aste honetan ireki dute Utrecht ondoan, Herbeheretan, erabilera bikoitza duen eta klima aldaketaren aurkako estrategia eraginkorra izan daitekeena: isurketarik gabeko garraiobideari (bidegorriari), energia-iturri garbiak lortzeko aukera eman diete bidegorrian bertan txertatutako plaka txikien bidez.

"Pasaporte" bat arte paleolitiko ezagutzeko (Euskal Herririk gabe)

Sustatu
2021-07-14 : 17:24

Eskualde franko-kantauriarreko labar arte paleolitikoa gizateriaren ondare da, eta hura hobeto ezagutzeko, zenbait eskualdek "Leizeetako Pasaportea" kaleratu dite, agiri bat eta aplikazio bat leizez leize toki desberdinak ezagutu eta check egiteko. Euskal Herrikoak kanpoan geratu dira tamalez.

Klima Egonaldia 2021 Mugerren, ekologismoan trebatzeko

Sustatu
2021-07-13 : 15:52

Aurreko azken urte hauetan bezala, "Klima Egonaldia" antolatu du Bizi mugimenduak, klimaren gaiari lotuko diren militante berriak trebatzeko, ekintzaile berrien uda eskola baten gisara.

Pandemiaren eragina erakundeen komunikazio publikoan: teknologiak geratzeko etorri dira

Sustatu
2021-07-13 : 10:53

Soziolinguistika Klusterrak, Jendaurrean Erabili ikerketa taldearen bitartez, "COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan" lana burutu eta aurkeztu du, Irati Agirreazkuenaga eta Eduardo Apodakak zuzendutako lana. Txostena hemen eskuratu daiteke. Besteak beste, ikerketak ondorioztatu du telelanaren eta tresna digitalen erabilen areagotuak jarraitu egingo duela komunikazio publikoan.

Arantxat eta Gipuzkoa Passport, Gipuzkoan turismoa sustatzeko

Sustatu
2021-07-12 : 09:39

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako turismo informazioa Whatsappeko bot baten bidez ematen duen sistema garatu da, eta Arantxat jarri diote izena (txat edo berriketa automatizatua eskaintzen duelako. Euskaraz (eta beste hiru hizkuntzatan), agindu eta galdera sinpleak osatzeko sistema bat da, informazio lortzeko whatsappean.

Gobernuek ez dute deus egingo ETB3 Nafarroa guztira zabaltzeko

Sustatu
2021-07-12 : 08:32

Ez Nafarroako ez Espainiako gobernuek ez dute deus egiteko asmorik ETB3 Nafarroa guztian ikusi ahal izateko. Hitz atseginez, baina azken finean horixe jakinarazi dio Nafarroako Gobernuak Administrazioa Euskaraz taldeari, ekainaren 18ko idazki baten bidez. Badira zenbait konponbide tekniko posible, baina Espainiako Gobernuak, PSOEren eskuetan baitago, Nafarroakoa bezala, ezetz esan zien guztiei, 2020ko azaroan, orduan izan baitzuten horri buruzko bilera azken aldiz bi gobernuek.

Coventryko "alkate txirrindulariaren" ideia eserlekuak sortzeko kalean

Sustatu
2021-07-11 : 09:29

Adam Tranter garraio eutsigarriaren aldeko aktibista bat da Coventry hirian, Ingalaterran. Bere auzoko kale batean, atsedenleku publikiorik ez zegoen lekuan, ibilgailuentzako gordetako toki batean eserleku bat jarri zuen, eta udalak kendu egin zion, ibilgailuentzako tokia zelakoan. Konponbidea asmatu zuen Tranterrek: ibilgailu batean jarri eserlekua.

Eleaniztasuna eta literatura, topaketa quebectar-euskalduna

Sustatu
2021-07-10 : 17:14

La Voix des Autres / Besteen ahotsa’ kongresua antolatu dute Laval Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko PEN klubak eta Euskal PEN klubak elkarlanean, ‘Saison Québec - Pays Basque’ kultur trukaketa egitasmoaren baitan. Modu telematikoan garatuko da 2021eko urriaren 13tik 14ra bitartean. Eleaniztasuna eta literatura izango du hizpide.

Kikarartean Kt On eta Jauzia, sareko ekimenak Barakaldon

Sustatu
2021-07-10 : 10:14

Kikarartean Kt On Barakaldoko artisten plataforma birtuala da. Kt On hori irakurri daiteke bi modutan, Kate On edo Kultura Online bezala eta Youtubeko kanal bat bezala gauzatu da oraingoz, non programatxo bat egin duten, Jauzia izenekoa, nagusiki euskaraz. 

BDCC, Kultura eta Sormenaren Euskal Barrutia

Sustatu
2021-07-09 : 18:15

Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI bere sustapen agentziaren bultzadarekin da BDCC, Basque District of Culture and Creativity delakoa, Kultura eta Sormenaren Euskal Barrutia. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia-garapenerako kultura-industriak duen balio estrategikoa aitortu eta sustatzeko plataforma gisa aurkeztu dute.

 

San Fermin jairik ez, baina 1978ko gertaeren oroimena bai

Sustatu
2021-07-09 : 16:50

Iaz bezala, aurten ere pandemiagatik ez da San Fermin jairik; baina Sanfermin78Gogoan herri ekimenak urtero antolatzen duen German Rodriguez gogoratzeko ekitaldia egin egin da, eta jendetsua izan da. Egia, justizia eta erreparazioa exijitu dute berriz ere, izan ere, 1978an Iruñeko jaietan gertatu zenagatik inor ez zein epaitua edo zigortua izan, eta ildo horretan, sekretupean diren dokumentu guztiak argitaratzea eskatu dute.

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bost urte bete ditu

Sustatu
2021-07-09 : 15:26

Gaur bete dira 5 urte Euskal Wikilarien Kultura Elkartea sortu zela. Euskarazko Wikipediaren "gobernantza" bere esku hartzen duen kultura elkartea da, Wikipediaren gobernantza orokorrean errekonozitutako kapitulu edo adar bat. Wikimedia Fundazio globalak domeinu propioarekin lan egiten uzten duen munduko talde gutxienetako bat, kasu honetan Wikimedia.eus -en bidez.

Madrilgo erkidegoko Covid ziurtagiriaren webguneko akats erridikulua

Sustatu
2021-07-09 : 10:15

Erridikulua, baina garesti ordaindua. 225.000 euroko garapena kostatu zuen webgune batek segurtasun zulo handi bat izan du Madrilgo Erkidego Autonomoan. NAN zenbaki bat sartu, eta pertsona baten helbidea eta telefono zuzena lortzen ahal ziren, besteak beste. Espainiako erregearen edo ministroen datu horiek arakatu zituzten batzuek ordu batzuez.

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››