Mohameden hitz gutxi batzuekin hunkitu da Ibon Iza txiolaria, eta gu ere hunkitu gara Izaren txio parearekin. Hauxe da Mohameden denda, Igorren (Bizkaia). شكرا Mohamed!!
Ibon Izaren hitzetan, eta argazkian Mohameden denda goian.
Mohamed Marokoarra da, eta Igorren dendatxo bat dauka. Sekulako tortillak egiten ditu, eta gainera, kartel guztiak euskaraz dauzka. Euskaraz egiten saiatzen da, eta dakien apurra erabiltzen du. شكرا Mohamed!!
Mohamedek Euskal Herria maite duela esan dit. Lau seme-alaba dauzkala eta haientzat ogia lortzea dela bere helburu nagusia. Agurtu dudanean, "agur, Ibon, ondo ibili" esan dit, eta ni, berriro ere, emozionatu egin naiz.
Eskerrik asko Ibon eta Mohamed.
Erantzun
Sartu