Mexikoko Golkoko itsasoko petrolio-plataforma baten suteak irudi ikusgarriak eskaini ditu bart gauez. Plataforma bera barik, haren itsas-hondoan dagoen oliobide batek izan omen du ihesa, eta bertatik ihes egin gas edo olioak sutan. Plataforma 400 metro eskasengatik salbatu da, su-zurrunbilotik oso gertu geratu delarik.
Bi bideo zabaldu dira, batean irudia apokaliptikoa da, suzko zurrunbiloa itsaso zakar batean, ondoan plataforma dagoelarik. Hondamendien film baten trailerra dirudi.
The Gulf of Mexico is literally on fire because a pipeline ruptured pic.twitter.com/J4ur5MNyt1
— Brian Kahn (@blkahn) July 2, 2021
Beste batean, hiru ontzi ari dira ura dirudiena botatzen sutara. Plataforma eta oliobidearen jabe den Pemex enpresa publiko mexikarrak adierazi duenez, nitrogenoa ere jaurti dute sutera, eta horrekin kontrolatzea lortu dute (hemen albistea).
???? Sobre el incendio registrado en aguas del Golfo de México, en la Sonda de Campeche, a unos metros de la plataforma Ku-Charly (dentro del Activo Integral de Producción Ku Maloob Zaap)
— Manuel Lopez San Martin (@MLopezSanMartin) July 2, 2021
Tres barcos han apoyado para sofocar las llamas pic.twitter.com/thIOl8PLQo
Sutea Pemex-ek Ku Mallon Zaap (KMZ) deitzen duen ustiapen eremuan gertatu da, izen maya bat Yukatan penintsulatik gertu dagoen zonalde baterako. Zenbait plataforma daude zonaldean, eta Ku-Charly deritzona beste batekin lotzen duen olobidean gertatu da zulaketa eta sutea. KMZ ingurunean Pemex-ek 726.000 barrika petrolio ekoizten ditu urtero, Mexikoko petrolio konpainiaren ekoizpenaren %40. Hala ere, albiste honen arabera, urtetik urtera ustiaketa behera doa, eta Pemex zorretan itota omen dago, 114 miliar dolarreko zorra omen dauka (albiste honen arabera).
Erantzun
Sartu