Enpresetako hizkuntza planak, euskararen sustapen eta erabilerako plangintza, duela zenbait urte daude gure artean. Era berean, Bai Euskarari elkarteari esker, edo Euskalit bitartez, euskalduntze ahaleginaren ziurtagiriak ere egiten dira, konpromiso jakin batzuk betetzen direlako. Eta horiek normalak izan arren, ekimen ez oso ohikoa iruditu zaigo Izarkom telekomunikazioetako koopetatibak hartutako urratsak: beraien hizkuntza-politika publiko egin dute.
Euskararen trataerari buruzko konpromisoak publiko egin ditu Izarkomek, barrurakoak eta bezeroekin tratua izateko orduan. Hona puntu nagusiak:
- Izarkom euskaraz bizi nahi duen ekimena da eta hortaz hizkuntza lehenetsia euskara izango da, bai bai zerbitzuei baita arreta komunikazioei dagokionez.
- Haatik, gazteleraz eta frantsesez ere badakigunez eta kideren batek berarekiko komunikazioak hauetako hizkuntzaren batean izatea eskatuko balu, komunikazio horiek elebitan izango dira (euskaraz + gazteleraz/frantsesez).
- Komunikazioa gazteleraz edo frantsesez jasotzea aukeratu arren, zailtasun teknikoen ondorioz dokumentazio edo komunikazioak soilik hizkuntza bakarrean bidaltzeko aukera dagoen kasuetan, hau euskaraz egingo da.
- Elebitan bidalitako dokumentuetan edota webguneko orrien hizkuntzen artean datu ezberdinak agertuz gero, balekoa euskaraz dagoena izango da beti.
- Gure komunikazioak motzak eta ulerterrazak izan ohi dira gehienetan, hortaz, harremanetarako hizkuntza euskaraz izatea aukeratzera animatzen ditugu euskaraz ez dakiten kideak ere, azken finean gaur egun dexente txukun dabiltzaten zenbait itzultzaile automatiko baitaude Interneten.
Oso ondo, Izarko,. Hain zuzen ere, Bai Euskarari elkartearekin lanean ari direla adierazten dute orri horretan bertan.
Irudia, Izarkomen babesletza euskarazko joko/aplikazio ezagun batean.
Erantzun
Sartu