"Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean", izenburu hori duen masterra EHUk jarri zuen martxan 2020/2021 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin (HPS) lankidetzan, eta EHUko Euskara Institutuaren ardurapean. Irailean hasiko da master horren bigarren edizioa eta bi urtekoa izango da (2021/2023).
Masterraren bigarren edizio hau bi urtekoa izango da (2021/2023). Formatu erdi-presentziala izango du, eta ostiral arratsalde eta larunbat goizetan izango dira eskolak, hamabostean behin, Eibarko EHUko Ingeniaritza Eskolan. Ikasleak aukeratutako eremuan praktikak egiteko aukera ere izango du.
Honako gaitasun hauek landuko dira masterrean, besteka beste:
Laburbilduz, herri-administrazioetan, arlo sozioekonomikoan, eremu ez-formalean eta helduen ikas-irakaskuntzan euskara sustatzeko egin den bideaz ikasteko aukera izango da.
Gune honetan informazio gehiago. Dagoeneko izena emateko epea zabalduta dago, eta plazak bete arteko denboran luzatuko da. Izena emateko informazio gehigarria.
Erantzun
Sartu