Teknologia albisteak

Ni Naiz Naizena: pertsona trans eta ez-binarioen web-saila osatuta, erakusketa orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-28 : 09:11

Gaur, ekainak 28, Harrotasunaren egunean, amaitu da Ni Naiz Naizena web-seriearen atal argitalpena, Josebe Iturriozen bideoarekin. Trans pertsonen esperientziak jasotzen dituen proiektu honek jarraipen probisional bat du gainera gaurtik aurrera: serieko protagonisten argazki sorta baten erakusketa, gaurtik uztail amaierara arte, Donostiako Tabakaleran.

Web-serieko protagonisten argazkiak Nere Falagan eta Eduardo Gabila argazkilariek egin dituzte. Gaviña argazkigintzan, Yogurinha Borova musikan; Falagan, berriz, zineko argazki zuzendaritzan berezitutako profesionala da. Erretratatu dituzten trans pertsona hauen erakusketa, Donostiako Tabakalerako 2deo aretoko sarreran ikusi ahal izango dira hilabetez, gaur ekainaren 28tik aurrera, 9.00–20.00 bitartean.

Erakusketaren muina, Ni Naiz Naizena websaila, Trans.eus webgunean dago integratua. Proiektu hau Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteen ekimenez sortu da,  pertsona trans edo ez-binarioen bizipenak transmititzeko. Izaskun Arandiak zuzendu du web saila, eta Izar Filmsek ekoiztu. 10 minutuko 10 atalez osatuta dago eta gaur osatu da hamar atalen argitalpena. Hona azken atal hori, Josebe Iturrioz militante feministarena:

 

Erantzun

Sartu