Teknologia albisteak

Heptamerona euskaratzeko ekimena, crowdfunding bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-06 : 08:58

Heptamerona Nafarroako Margarita erreginak frantsesez 1559an idatzitako ipuin liburua da. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta egunez egun dayde antolatuta daude, zazpi eguneko itxialdi baten gertatuak balira bezala. 2020ko pandemia eta itxialdiaren garaian izan zuren zenbait litreaturzale euskaltzalek (Booktegi plataformaren ingurukoek) hau euskaratzeko ideia, eta hortik diru-bilketa, Itsulapikoa plataformaren bidez antolatua.

Margarita Angulemakoa edo Nafarroakoa Anguleman jaio zen 1492an. 1526an, behin alargundu ondoeren, Hernika II.a Nafarroakoarekin ezkondu zen. Nafarroako erresuma zatiturik, Nafarroa Behereko errefetza praktikan Frantziak irentsia zueneko garaia da hau, baina hala ere Margarita erregina Nafarroa Behereko lurretan bizi izan zen harrezkero.

Idazle oso aberatsa izan zen Margarita frantsesez, prosa, antzerki eta olerkiak argitaratu zituena frantsesez. Kronologikoki bere azken lana da Heptamerona, hil ondoren argitaratu zen osatu gabe utzi zuelarik, baina hala ere badu osotasun bat obra gisa. Hainbat ipuinetan ikuspuntu aurrerakoiak nabari dira, besteak beste, genero-ikuspegitik. Horregatik ere, gaur egungo irakurleentzako erakargarri bihurtzen du Nafarroako erreginaren liburua.

Hemen Booktegikoen bideo bat, Heptameronaren istorioa kontatzen.

Heptameronaren euskaratzean laguntzeko:Itsulapikoa.


Erantzun

Sartu