Teknologia albisteak

Avantius, gure justizia administrazioen sistema informatiko elebakar erdalduna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-06 : 17:02

EAEko Justizia administrazioan Nafarroan sortu eta dagoeneko ezarritako Avantius sistema informaitkoa (kudeatzaile prozesala) ezarriko dute. Albiste ona, Foru Komunitateko Gobernua eta Eusko Jaurlaritza baliabideak partekatzen ikustea baina, albiste txarra, gaztelera hutsez funtzionatzen duen sistema dela Avantius.

Nafarroako Gobernuaren oharrak dioenez, "AVANTIUS sistema Euskadin hedatuta euskal justizia digitalizatu ahal izango da, Espediente Judizial Elektronikoa oso-osorik ezarrita. Sistemari esker, operadore juridiko ezberdinen arteko komunikazioa erraztuko da Euskadin, eta, horrela, prozesuak azkartu eta informazioaren segurtasuna bermatuko da.". Albistean euskarazko adierazpenak ere izan dira.

Baina Avantius zer den begiratuta: ez eleaniztasunik ez kristorik, hau gazteleraz dabilen sistema da. 

Baina tira, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du “guk behar ditugun baldintza guztiak betetzen dituen sistema aurkitu" dutela (albiste beretik ateratakoa). Alegia, "Espediente Judizial Elektronikoan sartzen gara eta datu zaharrak egokitu eta Euskadik dituen premietara migratzen dugu”. Gaztelra hutsez funtzionatzen duen justizia administrazio batean ez da behar euskarazko softwarerik noski.

Erantzun

Sartu