Teknologia albisteak

Maskaren erabileraren kronologia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-26 : 17:35

Gaurdanik, esan genuen bezala, ez da beharrezkoa Hego Euskal Herriko kaleetan, distantzia minimoa egonik, maskara erabiltzea. Maskaren erabileraren arauak izan dira pandemia honetan alderdirik kaotikoenetako bat, politika ofizial eta komunikazioaren aldetik. Ikus ditzagun data batzuk kronologia honetan. 

2020-03-13. Maskara erabiltzearen aldeko lehen aldarria Sustatun, kasu honetan izenpe pertsonalarekin agerkari honetako editoreak sinatuta. Martxo hartan bertan maskarak etxean egin zitezkeela eta, albiste gehiago argitaratu genuen:

2020-05-10. Eusko Jaurlaritza prest egon zen gune itxietan maskaren erabilpena agintzeko, baina damutu egin ziren, eta ezer gertatu ez balitz bezala 24 orduren buruan, desagertu ziren instrukzioak Euskasi.eus webgunetik.

2020-05-21. Deseskalatzearen aroan Espainiako Gobernuak agindu zuen "bi metroko distantzia ziurtatu ezin denean". Kalean eta "toki itxi publikoetan" zen neurria. Garraio publikoan izan ezik, bi metroko distantziaren aitzakiak balio zuen salbuespena alde guztietan ezartzeko, eta bereziki barrualdeetan ez zen ohikoa maskara erabiltzea. Editore honek gogoan du iaz, Errenta aitorpenaren kanpainan, Gipuzkoako Ogasunaren zentroetan zerga-ordaintzaileak maskara jantzira sartzen ginela, eta barruan funtzionarioak batere gabe elkarrekin berbetan.

2020-07-16. EAEn maskaren erabilera derrigorrezkoa bihurtu zen uztailean, kanpoaldean. Lantoki, bulego eta barrualdeetan, ez zen ezarri derrigortasuna.

2020-11-06. Lantokietan maskara derrigortu zuen Jaurlaritzak azaroan.

 

Erantzun

Sartu