Done Jakue Bidea Wikipediarako dokumentatzeko ekimen bat abiatu du Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, beste hizkuntza batzuetako wikipediekin batera. Uztailean osatu behar dira artikuluak, eta Donejakue Bidearen 5 etapatan ekarpen esanguratsua eginez gero, zigilu digital bat jasoko duzu. Bidea egiteko beste modu bat, indulgentzien aldetik bestea bezain dohatsu eta efikaza.
2021. urte hau Jakuetar Urte Santua da (Xacobeo urtea), hau da, eliza katolikoaren arabera Done Jakue Bidea egiteak fedezko onura bereziak ematen dituen urte horietako bat. Wikipedian ekimenarekin bat eginez, Iberiako zenbait wikilari elkartek bat egin dute, #WikiLovesCamino deritzon ekimena bultzatuz.
Proiektua, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak sustatu du Wikimedia España, Amical Wikimedia (katalanena) eta Wikimedia Portugalekin batera, eta Wikipediaren euskarazko, gaztelaniako, katalanezko eta portugesezko bertsioen edukiak zabaltzea sustatuko dugu. Talde bakoitzak Donejakue Bideko zenbait etapatan oinarrituko ditu bere ekintzak eta proposamenak. Horrela, Wikimedia Españak eta Amical Wikimediak Bide Frantsesari buruzko dokumentazioa sustatuko dute; Euskal Wikilariek, gainera, Kostaldeko Bideari eta Barneko Euskal Bideari buruzko edukiak jasoko ditu Euskal Herritik igarotzen denean; eta, azkenik, Portugalgo Wikimediak Portugalgo Bidea izango du ardatz.
Jardueraren helburua da bidea birtualki egitea eta Wikimedia proiektuen bidez haren ondarea partekatzea. Parte-hartzaileei “egin” eta editatuko dituzten etapak aukeratzeko eskatzen zaie.
Hemen detailean, euskaldunontzako azaldua:
Zenbait bidetako etapak jada zehaztuta daude, eta beste batzuk sortzeko. Bost etapatan ekarpenak egiten badituzu, etapa-orri bakoitzean zehaztu horiek, eta gero batuketak egingo dira. Bide batzuetan monumentu zerrenda eta mapak daude Wikidatako datuak erabilita, eta horiek balia ditzakezu zer dokumentatu nahi duzun erabakitzeko.
Esate baterako, Garestik Lizarrarako bidean, hainbat puntu, gehienak Lizarran. Horiei buruzko ekarpenak egin, eta gehitu horren berri tokatzen den etapa-orrian.
Erantzun
Sartu