oMOrruMU baMAt Ibon RG (Rodriguez) eta Enrike Hurtado musikarien proiektu artistiko-musikala da. Joxan Artze euskal poetaren hitzetan oinarritzen da. Hemen entzun daitezke piezak gaur gaurkoz, eta albuma (binilo eran edo digitalki, liburuxka batekin batera) uztailaren 2tik aurrera Bandcanp plataforman eskuratu daiteke.
Joxan Artzek poesiari eta txalapartari egindako ekarpenari tiraka. Ibonrg-k nagusiki ahotsa eta pianoa baliatu ditu, eta Enrike Hurtadok txalaparta modu interaktiboan jotzeko berak garatutako softwarea, besteak beste.
Aritz Galarraga kritikariak idatzi du: "IbonRGk jarraipena eman dio hemen ‘Hil zara’ (2019) bere lehen diskoarekin irekitako bideari, landuz ahots biluzi nahiz pianoarekin beztitua; eta Enrike Hurtadok, bakarkako Azunak eta Bazterrak proiektuetan bezala, berak garatutako softwareekin esperimentatzen segitzen du. Emaitza diren piezak, hamaika, oso dira askotariko: a capella organikoenetik, instrumental elektronikoraino, protagonismo berezia hartzen duela txalapartak -Joxan eta Jexux Artze anaiek arterako erreskatatu zuten instrumentuak-, antzinako moldean emana -egurrezko ohol bakarrarekin-, Enrikek sorturik softwareetatik pasata -soinua txikituz eta berrosatuz-, are txalapartaren gisan joz pianoa -Chick Corea defuntuaren ahaire batekin-. Eta hala gauzatzen da omenaldia, zeina ez datzan esatean ze ona, ze altua, ze goapoa zaren, ze bibote ederra daukazun."
Lanaren aurkezpen publikoa egingo da bihar uztailaren 2an, ostiralarekin, Bilbo Zaharreko Xake espazioan, 12.0etan.
Erantzun
Sartu