Euskarazko (nagusiki Interneteko) eduki interesgarrien zerrenda bat osatu du txiolari batek, Ibai Peña oriotarrak. Sustatu ere aipatu du harian eta artikulua osatu dugu beraz, banitatez, hari horretatik. Eskerrik asko @ibai, konpainia onean jarri gaituzu zerrenda horretan.
Hona haritik testu estekatura bihurtu dugun aurkezpena:
"Ba @txerren-en txio honek dioen bezela, euskal komunitatean eduki izugarri onak sortzen dira, baina ez da askotan erraza hauek topatzea. Hona hemen nire Euskarazko edukien #EzGaldu haria. Gehitu zureak ere!
Lehen aipamena, Oier Aranzabalek daraman Barruan Gaude podcast-a da. Xabier Euskitzeren elkarrizketarengatik topatu nuen, eta lehen denboraldia osorik entzun dut. Elkarrizketa bakoitza, altxor bat. Lanera joateko desiatzen (bidean entzuten bait dut!)
Podcastekin jarraituz,Gaizkileak. Garai batean Euskal Herrian gertatutako pasadizo krudel eta apartak, modu zoragarrian kontatuak. Ez dituzu ezagutzen? Eman aukera bat!
Musikara pasaz, http://Badok.eus ataria. Euskal musikaren ataria, lehen beste batzuek egiten zutena, eta orain galdua dutena, atari honek beregan hartu du erantzunkizuna. Berriak, kanta aurkezpenak etab. @Badokeus-en ere izan dezakezu beraien berri.
Euskal Herriko crowdfunding plataforma da ondorengoa,Itsulapikoa. Hemen aurki ditzakezu euskarazko proiektu interesgarri pila bat, eta gogoko baduzu zure babesa erakutsi beraietan inbertituz.
Autobonbo pixkat oraingoan, Euskal Twitz komunitatea aipatu nahiko nuke. Erregistro askotako sortzaileak, Gamerrak, Kitarra joleak, Rolariak, hizketan jardutea gustoko dutenak... Zaila denak aipatzea, baina estekan dauden guztiak badira.
[informazio gehigarri bat, Twitch-en River_rock_ da Ibai: eta Twitcheko euskal team horren pantaila irudia jarri dugu ilustraziorako artikulu honetan]
Aurkezpenik behar ez duen foro/ataria: Euskal Encodungs Lan eskerga egiten dute filmeak euskaraz ikusi ahal izateko, musutruk, teorian beste batzuek egin beharko luketen lana.
Eta nire zerrendan azkena http://sustatu.eus ataria izango da. Euskarazko eduki interesgarri pila bat. @Sustatu beti azaltzen da nire TL-an, jarraitzen ez dudan arren. Hori seinale ona da, ezta?"
Seinale ona, bai, Ibai. Baina jarraitzen bagaituzu kalterik ez dizu egingo lagun :-)
Eta zuk? Zein euskal eduki jotzen duzu ezinbestekotzat? Gehitu zurea eta egin dezagun zerrenda dotore bat! #EzGaldu (#txinpun)
— Ibai (@Ibai) June 28, 2021
Erantzun
Sartu