Teknologia albisteak

Ibilian edo lasterka, gizon-emakumezkoen berdintasun falta (Ermuko adibidea)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-02 : 09:18

Kirol jarduera publikoa aztertzen duen profesionala da Juanma Murua bizkaitarra, eta egindako lan baten aurrerapena erakutsi du aste honetan Twitterren: Ermuan, gizonezkoak zein emakumezkoak lasterka edo paseoan irteten direnean egiten dituzten ibilbide desberdinen konparaketa. Desberdintasuna nabarmena da, gizonezkoak libreki dabiltzala ematen du, hara eta hona; emakumezkoek kontzentratu egiten dituzten beraien ibilbideak.

 

Juanma Muruak ez du pista askorik eman nola egin den azterketa. Bulego profesional bat dauka, eta hari lotutako blog bat, eta azterketa hiri handiagoetan egin nahi dutela esan du (zilegi bekio, noski, metodologiaz ez asko esatea, proiektuak saldu behar baititu). Hala ere, badirudi Ermuko kasuan bideak trakeatzen dituzten aplikazioren bat erabili dutela hainbat korrikalarik, baina emakume-gizonezko diren datua emanez azterketarako baimena ematerakoan. Strava delako aplikazio batek egiten ditu halako bero-mapak, jendea non dabilen korrika gehiago, baina ez du sexuaren araberako daturik ematen. Hortaz, halako iturri bat ez da izan, beharbada ad-hoc prestaturiko gauza bat.

Era berean Muruak jakinarazi du elkarrizketa pertsonalekin osatu dutela azterketa (140 elkarrizketa eta lau bilera parte-hartzaile), ibilbide desberdinen arrazoiak aztertzeko.

Mapak erakusten duen desberdintasunaren motiboetako bat segurtasun faltaren sentsazioa (edo errealitatea) izan daitekeela onartzen du Muruak. Ondo argiztatutako zonaldeek segurtasuna handitzen dutela dio, eta maparen kasuan, argi dago emakumezkoen ibilbidean Eibarrerako joan-etorria, errepide ondoan baina gune ireki eta trafiko askokoa, nabarmentzen dela. Ermuko geografia ezagutzen duenak igarriko du toki horretan, ageri-agerian, askoren bistan ibili daitekeela.

Beste ageriko datu geografikoa bat, hegoaldean, grafikoaren beheko aldean: Aixolako urtegia dago hor eta hara joan, eta urtegiari buelta ematea gizonezko askoren aktibitatea da. Baso inguru horretara, aldiz, ez da emakumezkorik joaten.

Muruak aipatu duen beste genero desberdintasun bat erretiratuen kasua da: denbora librearekin, gizonezkoak gehiago irteten dira ibiltzera; emakumezkoek beste pertsona batzuen zaintzan ematen dituzte ordu horietako asko.



Erantzun

Sartu