Teknologia albisteak

Gaindegiak bere jarduera eten du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-03 : 08:51

Txio labur batekin iragarri zuen atzo Gaindegiak bere jarduna eten behar izan duela: "Gaindegiak, bizi dituen zailtasun ekonomikoen eraginez, behategiko jarduerak eten ditu ekainaren 30arekin. Ondorioz, orduz geroztik ez du eduki berririk sortu edota zabalduko."

2005eko urtarrilean sortu zen Gaindegia, ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Hona bere aurkezpena Sustatun argitaratu genuenean. Euskal Herri osoko ikuspegiarekin lan egin zen datu-biltzaile eta argitaratzaile bat izan, nazio ikusmirarekin lan egin zuen prospetkiba eta soziologia ikertegi bat. 

Batez ere lau alorretan lan egiteko sortu zen Gaindegia, eta horretan aritu dira 16 urtez:

  • Demografia
  • Lurraldea eta biztanleak
  • Ekonomia eta gizartea
  • Euskara eta hezkuntza

Ezagutza eta datuen zabalkundearen aldetik Interneten modu grafikoan eta egituratuan lan egiteagatik nabarmendu da Gaindegia, eta ezinbestekoa da hori aitortzea. Bisualizazio grafikoetan eta eremu geografikoan egindako ekarpenak begi bistakoak dira, oraindik hor daude sarean, jarduera etenaren oharrarekin agertzen dira, baina espero dezagun material hau ez dela desagertuko. Ikus adibideak:

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago