Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Facebook-en erorketa handiaren azalpena

Sustatu
2021-10-05 : 14:33

Interneteko azken aurreko erorketa handia aurtengo ekainean izan zen: jatorri eta era askotako webguneak jausi ziren, CDN zerbitzu baten arazo bategatik. Atzo gertatu zen erorketa handia Facebook-en esparrukoa izan zen, bere zerbitzu eta aplikazioen (Facebook bera, Whatsapp eta Instagram ezagunenak) desagerpen erabateko bat izan zen. Kasu honetan BGP izeneko zerbitzu batean egon zen akatsa.

Hobetu dezagun Nafarroa Garaiaren artikulua Wikipedian

Sustatu
2021-10-05 : 07:34

Euskarabideak (Nafarroako Gobernuko euskara sustatzeko erakundeak) eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak sustatuta, urri honetan Nafarroa Garaiaren artikulua hobetzeko ekimena euskarazko Wikipedian.

 

Eh!Rasmus, formatu berriko estreinaldia EITBn, 'sociality' bat da

Sustatu
2021-10-04 : 17:01

Formatu berriko programa edo eduki bat estreinatu du asteburu honetan EITB-k: Eh!Rasmus. Gaztea irratiaren ekimena da, baina bere aurpegi nagusia Youtubeko kanalean dago; lehen atal honekin. Erasmus truke unibertsitarioa egiten hasi diren sei gazte euskaldun dira protagonistak: bideo hauetan agertzeaz gain, Gazteako "Dida!" irratsaioan eta ETB1eko "Biba Zuek!" saioan parte hartuko dute kazetari modura.

Kalegoi, Xabier Kerexeta etnografoaren bloga

Sustatu
2021-10-03 : 09:08

Xabier Kerexeta Erro etnografo eta historialari irundarra da, eta aurtengo udaberritik blog interesgarri bat ari da elikatzen: Kalegoi. Azken asteetan aztertu dituen gaien artean "Barandianismoa eta Barandiaran" ez direla gauza bera, edo euskal paganismo zahar bat irudikatzen dugunean, 21. mendeko proiekzioak direla horiek, neopaganismo bat, historian sustraitutako ezer baino gehiago.

Elkarlan Sariak, 2021erako deialdia ireki da

Sustatu
2021-10-02 : 12:46

Elkarlan Sarien zazpigarren deialdia, 2021ekoa, argitaratu zen atzo EHAA buletinean. Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan, herritarren parte-hartzea eta balio publikoaren kogenerazioa sustatzeko sortu zen sari hau, eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuei lau sari emango zaizkie, bakoitza 9.000 eurokoa, aurtengo deialdian.

Topaketa Bilboko Innolab-en: Osasuna, industria eta energia

Sustatu
2021-10-01 : 08:28

Izen ingeles luze batekin (gure mania da, badakizue) jardunaldi interesgarria dago urriaren 15ean Bilbon: Leader in Tech Bilbao Conference Vol 2. Zehatzago, "Osasuna, industria eta energia" da gaia. Hiru sektore estrategikotan hauetan zientzia eta teknologia protagonista izango dira Covid pandemiaren ondorengo garapen ekonomiko eta sozialean, eta horretaz doa jardunaldia.

"Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean" topaketa urriaren 15ean

Sustatu
2021-09-30 : 18:03

Ekintzailetza sozio-ekonomikoko zenbait erakundek Euskal Herria Digitala manifestua aurkeztu zuten ekainean, eta orain jardunaldi bat antolatu dute, urriaren 15erako. Ostiral arratsalde batean izango da, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Izena emateko, hemendik.

Artxipelagoa: gaur aurre-entzunaldia, eta datorren astean podkast-estreinaldia

Sustatu
2021-09-30 : 08:16

"Artxipelagoa" datorren astelehenean, urriak 4, argitaratuko den zortzi ataleko soinu-fikzio distopikoa da EITBPodkast plataforman aurkituko duzue: Artxipelagoa, baina webgune propioa ere badu ekimenak: Artxipelagoa.eus. Gainera, gaur osteguna, irailak 30, gonbidapenak lortuz gero hemen, lehen bi kapituluen aurre-entzunaldira joan zaitezkete Donostiako Kursaal jauregiko Kubo aretora.

Matalaz "kontrabotere espazioa" ireki dute Iruñean

Sustatu
2021-09-29 : 16:42

Matalaz "Kontrabotere Espazioa" ireki dute Iruñean, alde zaharreko Jarauta kaleko 75ean. Hala iragarri dute Twitterren: "Pandemia luze baten ostean eta auzolan egun asko eta gero, auzoko gazte langile zein auzokideoi Matalaz espazioa aurkezteko garaia heldu zaigu. Komunitatea landu eta hamaika borrokaren lubaki izateko sortua! Jarauta 75, ezagutzera gerturatu!"

Jardunaldia: euskararekiko jarrerak Nafarroan

Sustatu
2021-09-29 : 11:39

Jardunaldia egingo da Iruñean urriaren 14an "Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak" goiburuarekin. Azken inkesta soziolinguistikoan, 2016koan, Nafarroan euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerari dagokionez, honako datuok agertzen dira: alde % 33,3, ez alde ez aurka % 27,6, eta kontra % 39,1. Ehunekoak 1990eko hamarkadakoekin konparaturik hobeak diren arren. Oraingoz urrun daude gehiengo soziala izatetik. Eta bide hori nola egin izango da Topaguneak antolatutako jardunaldi honen gaia.

La Palmako sumendiarena jarraitzeko maparik onenak

Sustatu
2021-09-29 : 10:16

Kanarietako La Palma uharteko sumendi berriak irekitako laba ibaia itsasoraino iritsi da bart. 10 eguneko tartea hartu dio ibilbideak, baina dagoeneko uhartearen ekialdeko parte osoa bi zatitan banatu du, ipar/hego elkarrekiko konexiorik gabe errepidez. Labaren bideak Todoque herria erdibitu eta ia suntsitu ere egin du. Mapekin egoera jarraitzea ez da guztiz erraza, eguneraketak ez baitira denbora errealean, baina zenbait ikuspegi eta lotura dinamiko interesgarri ekarri ditugu artikulu honetara.

Zulora: kaleko eztabaidei buruz hitz egiten duen saio berria

Sustatu
2021-09-28 : 14:15

Irailaren 30ean (osteguna) estreinatuko da “Zulora” saioa. Egun horretatik aurrera, bi astetan behin programa berria ikusgai egongo da Gaztea-ren Youtube kanalean eta EITBn, EITBPodkast plataforman ere. Lehenengo kapitulua “Matxismoaren sarean” izenpean aterako da.

BDCC Ostegunak Bilbon, kultura eta sormen industrien topaleku

Sustatu
2021-09-28 : 13:14

Uztailean eratu zen Jaurlaritzak sustatuta BDCC, Basque District of Culture and Creativity delakoa, kultura eta sormen industrien (KSI) plataforma gisa, bere helburua delarik "lotutako enpresen kudeaketa profesionalizatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea". Orain, ekimen bat iragarri du hurrengo hilabeteetarako, BDCC ostegunak, topaketa batzuk KSI sektoreko enpresek beren esperientziak partekatzeko. Lehen osteguna datorren urriaren 7an, arratsaldez, Bilbon.

"Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea" jardunaldia

Sustatu
2021-09-28 : 10:16

"Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea" jardunaldia egingo da Errenteriako Lekuona Fabrikan, UEUk antolatuta, datorren urriaren 16an (larunbata, goizez). Euskal Wikilarien Elkarteak bultzatutako WikiEmakumeak ekimena eta Emartistak proiektua ere tartean dira antolakuntzan. Bi ekimen hauen zioetako bat da genero disparekotasuna murriztea Wikipedian, bigarrenaren kasuan euskal artisten biografietan fokatuz gehiago.

Komiki Azoka itzuliko da Getxora 2021ean

Sustatu
2021-09-27 : 16:00

Getxoko 19. Komiki Azoka 2021eko urriaren 1etik 3ra egingo da. Merkataritza-gunea, 40 saltokiekin, Areetako Geltokia plazan egongo da, karparik gabe, eta jardunaldiak propio Itzubaltzeta edo Romo aldean, Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1), zenbait ekitaldi izango dira: sinatze-txandak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketa eta abarrak. Bi esparruetara sartzea doakoa izango da, eta Covid prebentzio-neurri guztiak beteko dira.

Beste streaming marka bat, HBOMax (HBO hedatuz)

Sustatu
2021-09-27 : 12:43

Urrian HBO streaming plataforma HBOMax martxan jarriko da Hego Euskal Herrian (eta Espainian). Duela hilabete batzuk Disney Plus-ek egin zuen bezala (Star streaming marka ere bere zerbitzuan sartuz), horixe egin du HBOk ere: beste kanal eta eduki batzuekin osatu eskaintza, izen berritze bat tarteko, eta kuotaren igoeratxoarekin. Ipar Euskal Herrian bitartean, ez HBO ez HBOMaxik ez dago streaming eskaintzen artean.

Sarako Biltzarra presentzialitatera itzultzen da 2021ean

Sustatu
2021-09-27 : 12:02

Sarako Biltzarra, Ipar Euskal Herriko letren urteroko bilkura, urriaren 10 eta 11n ospatuko da. Lehen eguna, urriaren 10ean, ororentzako sarrerarekin; eta 11n, profesionalen eguna, aurten goiburu zehatz batekin: "Emazteak eta euskal literatura".

 

Urban Labs Beers, topaketak Bilbao ASFabrik espazio berrian

Sustatu
2021-09-26 : 10:09

Datorren asteartean, irailaren 28an, Bilbao ASFabrik-eko hiri laborategietan lehen meetup edo topaketa ospatuko da. Astearte horretatik aurrera, hileko azken astearteetan bilkurak egitea asmoa, #UrbanLabsBeers izenarekin. Mondragon Unibertsitatearen eta Bilboko Udalaren artean sortu dute Bilbao ASFabrikDeustuko Erribera auzoan dago ASFabrik, Zorrotzaurre uhartean, eta zenbait gauza da aldi berean: fakultate bat Humanitate Digitaletarako, enpresak kokatzeko haztegi bat, esperimentaziorako labs edo hiri laborategi horiek...

“Bziber” proiektuak sare sozialei buruzko lantegiak antolatu ditu gazteentzat Arratian eta Durangaldean

Sustatu
2021-09-26 : 08:39

Azkue Fundazioak zuzentzen duen Bziber egitasmoak sare sozialei buruzko lantegiak ondu ditu gaztetxoentzat Bizkaiko lau udalerritan, Igorre, Durango, Elorrio eta Berrizen. Lantegiak urrian egingo dira, eta 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute. Ekimena Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin lankidetzan burutu da.

Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia

Sustatu
2021-09-25 : 16:57

"Herri ekimena eta kooperatibismoa" jardunaldia egingo dute Azpeitian urriaren 5ean goizean, 09:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››