Gaurdanik, Disney Plus streaming plataforma garestiagoa da Euskal Herrian, Europako hainbat estatutako eskaintzan marka berri bat ere gehitzen zaiolako bere eskaintzari: Star. Europako zenbait estatutan aldi berean egin da berrikuntzan, eta hortaz, harpidetza berdinak dira Euskal Herrian, ipar zein hego: 6.99 eurotatik, 8.99tara igarotzen da hileko harpidetza; bi hilabete doan urte osokoa eginez gero.
Bi marka desberdinetara, Disney edo Star, aplikazio beretik (mugikorrekoa edo Smart-TV-koa) iritsiko da erabiltzailea, baina eduki desberdintasun bat egongo da. Disney familia osoarentzako marka omen da, eta batez ere Star Trek eta Marvel frankiziekin indartu da azken hilabeteetan.
Star markarekin, adin nagusiko ikusleentzako beste eduki batzuk egon go omen dira. Estudio eta marken aldetik, hor integratuko dira ABC Signature, 20th Television eta 20th Century Studios (lehen 20th Century Fox zirenak, lehoiaren etxea), Searchlight Pictures, Touchstone Pictures edo Hollywood Pictures ekoiztetxeek egindako lanak. Telesailetan, esate baterako, hauek izango dira edukietako batzuk: mme Grey's Anatomy, Prison Break, How I met your Mother, Sons of Anarchy, Futurama...
Disney + (Plas ahoskatzen da Espainian egindako propagandan) iazko martxotik dago ikusgai Euskal Herrian. Abenduan, ekoizpenaren aldetik sekulako jauzia emango zuela iragarri zuen, eta orduan aurreratu zuten Star marka-izen berria.
Era berean, Euskal Herriko erabiltzaile talde batek Disney Plus euskaratzeko eskatu du azken hilabeteotan, eta otsail honetan iritsi diraeskaera horrekin Eusko Legebiltzarrera.
Erantzun
Sartu