Sarako Biltzarra, Ipar Euskal Herriko letren urteroko bilkura, urriaren 10 eta 11n ospatuko da. Lehen eguna, urriaren 10ean, ororentzako sarrerarekin; eta 11n, profesionalen eguna, aurten goiburu zehatz batekin: "Emazteak eta euskal literatura".
Urriaren 10ean Sarako Karpan sartzea dohain izango da eta Kiroldegian, aldiz, 2 €. Bertan izango dira Gazte literatura saileko irakurketa musikalak KIRIBIL konpainiaren eskutik 10:30/11:30/16:00 karpa ttipian. Aurkezpenak eta mahai-inguru guztiak karpan egingo dira. Euskarazko aurkezpenak itzuliak izanen dira. Karpn handian Sarako mediatekak haurrendako liburu txokoak proposatzen ditu euskarazko eta frantsesezko libururekin 0:30 - 17:00 ordutegiarekin.
Urriaren 11a, astelehena, egun profesionala izango da, zentzu zabalean: Argitaletxe, liburu denda, liburuzain, idazle, irakasle, kultur eragile, ikasle... ongi etorriak dira. Gai baten inguruan garatuko da jardunaldia: EMAZTEAK ETA EUSKAL LITERATURA. Antolatzaileak dira Sarako Biltzarra, Bilketa sarea, Euskal Kultur Erakundea, Biblio64. Topaketa hau garatuko da Jean Aniotzbehere gelan, Saran.
Informazio gehiago: https://sarako-biltzarra.eus/
Erantzun
Sartu