Formatu berriko programa edo eduki bat estreinatu du asteburu honetan EITB-k: Eh!Rasmus. Gaztea irratiaren ekimena da, baina bere aurpegi nagusia Youtubeko kanalean dago; lehen atal honekin. Erasmus truke unibertsitarioa egiten hasi diren sei gazte euskaldun dira protagonistak: bideo hauetan agertzeaz gain, Gazteako "Dida!" irratsaioan eta ETB1eko "Biba Zuek!" saioan parte hartuko dute kazetari modura.
Hauek dira sei protagonistak: Ander Elordui Uruguaira joan da; Zuriñe Iglesias duela gutxi iritsi da Eskoziara (Aberdeen hirira); Nora Alonso Sevillam dago; Irati Aginaga Coimbran, Portugalen; Eider Cortes Italiara joan da, Boloniara, eta Maider Arzelus Norvegiako Lillehammer hirian kokatu da. Sicue eta Erasmus bekei esker ari da atzerrian ikasten, eta truke beka hauen izen ezagunenetik, Erasmusetik, osatu da programaren izena, Eh!Rasmus.
EITBk 'sociality' deitzen dio formatu berri honi zabaldu duenoharrean. Bizipen erreal bat sare sozialen bitartez kontakizun bihurtuta, horixe omen da. Gazteek gazteentzat egindako programa izango da "EHrasmus"; baina "gidoi" edo gidalerro baten gisara, astez aste erronkak proposatuko zaizkie, hari bat jarraitu dezan socialityak: 30 eurorekin egin ezazue asteko erosketa, erakutsi zuen hirietako eskaintza kultural bat, nola bizi bertan beganoa bazina, zure hirian nola lortzen dute lana gazteek...
EITBLabek, EITBKo formatu eta ideia laborategiak, sustatu duen proiektua da Eh!Rasmus. Youtubeko kanal horretaz gain, hemen ere topatuko duzue:
Erantzun
Sartu