Irailaren 30ean (osteguna) estreinatuko da “Zulora” saioa. Egun horretatik aurrera, bi astetan behin programa berria ikusgai egongo da Gaztea-ren Youtube kanalean eta EITBn, EITBPodkast plataforman ere. Lehenengo kapitulua “Matxismoaren sarean” izenpean aterako da.
“Zulora” Ane Zuazubiskar kazetariak aurkeztuko du eta gazteen iritziak saioaren oinarri izango dira. Gazteen eskutik gaur egungo gaiei buruz eztabaida eta hausnarketa aberasgarriak aterako dira. Kapitulu bakoitzak 30minutuko iraupena edukiko du.
Lehenengo kapitulua “Matxismoaren sarean” izenpean aterako da. Hiru emakume gaztek (Maialen Arteaga, Marina Landa eta Irati Erauskin) hartuko dute hitza eta sare sozialetan ikus ditzakegun jarrera matxistei buruz mintzatuko dira.
ORDUTEGIA:
Erantzun
Sartu