Elkarlan Sarien zazpigarren deialdia, 2021ekoa, argitaratu zen atzo EHAA buletinean. Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan, herritarren parte-hartzea eta balio publikoaren kogenerazioa sustatzeko sortu zen sari hau, eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuei lau sari emango zaizkie, bakoitza 9.000 eurokoa, aurtengo deialdian.
Proiektuek zerikusia izan beharko dute gizarte-erronka jakin batzuekin:
Balorazio onena lortzen duten lau proiektuek 6.000 euro gordineko sari bana jasoko dute, eta 3.000 euro gordin gehiago jardunbide egokiak transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.
Diruaz gain, balorazio onena lortzen duten lau proiektuek honako prestazio hauek izango dituzte:
Azaroaren 1a arteko epea dago proposamenak aurkezteko. Informazio osoa, hemen.
Iazko irabazleak zein izan ziren jakiteko, ikus txosten hau PDF formatuan. Aurreko edizioez informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu