Urrian HBO streaming plataforma HBOMax martxan jarriko da Hego Euskal Herrian (eta Espainian). Duela hilabete batzuk Disney Plus-ek egin zuen bezala (Star streaming marka ere bere zerbitzuan sartuz), horixe egin du HBOk ere: beste kanal eta eduki batzuekin osatu eskaintza, izen berritze bat tarteko, eta kuotaren igoeratxoarekin. Ipar Euskal Herrian bitartean, ez HBO ez HBOMaxik ez dago streaming eskaintzen artean.
HBOMax-ek hartzen ditu HBO markarekin egin izan diren ikus-entzunezkoen produktu ezagunak (Game of Thrones izan daiteke telesailik ezagunena), aldi berean urtero telesail txukunak ekoizten jarraitzen duen etxe horretakoak (2021ekoak, adibidez, Lovecraft Country eta Mare of Easttown, Kate Winslet-ekin). Baina era berean beste marka eta kanal batzuetakoak ere gehituko dira: Warner Media, The CW, TCM, TBS, TNT, Adult Swim, The Cartoon Network, DC Unibertsoa (azken honetako pertsonaiak: Batman eta ingurukoak, Superman, Wonderwoman, Aquaman...).
Hego Euskal Herrik estreinaldia Europako zenbait herrialdetan ere gertatuko da urriaren 26an. Ipar Euskal Herrian ez da zuzenean streaming zerbitzu hau gertatuko, zeren eta Frantzian edo Erresuma Batuan HBOk banaketa kontratu estuak ditu beste banatzaile batzuekin haien edukia beraiekin banatzeko. Orange/OBSrekin Frantzian, Sky sarearekin Erresuma Batuan.
HBOMax-ek euskarazko edukirik streaming bidez banatuko duen zalantzazkoa dirudi. Lege beharrik ez du oraingoz, eta ez dirudi Espainiako Gobernuak ezarri nahi dionik.
Guztiarekin, goiko irudi promozionalean, Elena Irureta dagoela erreparatu dio Gaizka Izagirrek kazetariak.
Erantzun
Sartu