Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia
2021-09-25 16:57
"Herri ekimena eta kooperatibismoa" jardunaldia egingo dute Azpeitian urriaren 5ean goizean, 09:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta.
Egitaraua
Kooperatibismoa: zer eta zertarako
- David Fernandez (CUP buruzagi politikoa izandakoa, kooperatibista, Herrialde Katalanak): balioak eta balioa hitzaldia.
Kooperatibismoa: zergatik eta nola. Esperientzia praktikoak
- Ioritz Aizpuru (Elikagunea, Azpeitia): Saltokiaz haratago, dastaketa eta heziketa gunea.
- Cristina Etxegoien (Erreka Group, Mondragon korporazioa): Industria produkzioa.
- Gartzen Garaio (Ekintza Faktoria, Aiaraldea): Eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz.
- Naroa Elortza (Goiener, Euskal Herria): Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa.
Eguneraketa, urriak 6. Jardunaldiko irudi batez ordeztu dugu irudi digitala, eta jardunaldiaren bideoa ere ikus daiteke hemen Sustatun bertan.
Erantzunak kargatzen...