Ekintzailetza sozio-ekonomikoko zenbait erakundek Euskal Herria Digitala manifestua aurkeztu zuten ekainean, eta orain jardunaldi bat antolatu dute, urriaren 15erako. Ostiral arratsalde batean izango da, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Izena emateko, hemendik.
"Euskal Herria Digitala, Ziberburujabetzara bidean" da jardunaldiari jarri dioten izena eta antolatrzaileak dira IPES, OlatuKoop, Teks eta hiru fundazio: Ipar-Hegoa, Manu Robles-Arangiz eta Iratzar.
Hauxe da prestatu duten egitaraua:
16:00 Jardunaldien hasiera eta Euskal Herria digitala manifestuaren aurkezpena:
- Gorka Julio (Talaios, OlatuKoop-en parte) eta Idoia Zengotitabengoa (Iratzar) sustatzaileen izenean.
16:30 Hitzartzeak:
- Ekaitz Cancela (Ikertzailea eta saiogilea): "Kapitalismo digitalerako irtenbide politikoak“ (gazteleraz)
- Cecilia Bayo (Xnet-eko guraso aliatuak, eskoletako demokratizazio digitalerako): Datuen pribatutasuna eta digitalizazio demokratikoa ikastetxeetan: Xnet-en plan pilotua gizarte zibil antolatu baterako ekimen gisa. (gazteleraz, telekonferentzia bidez).
- Jaione Martinez (Skura kooperatiba bazkidea langilea eta Teks elkarteko kidea): Teks elkartearen aurkezpena: Teknologia libreak. Sortu, sustatu eta saretu.
17:30 Lan Taldeak:
- Demokrazia digitala
- Lana eta robotizazioaren gaineko hausnarketa
- Hezkuntzaren digitalizazioa
- Humanitate digitalak
18:30 Plenarioa: Lan taldeetako ondorioen berri ematea
19:00 Amaiera
Erantzun
Sartu