
Azkue Fundazioak zuzentzen duen Bziber egitasmoak sare sozialei buruzko lantegiak ondu ditu gaztetxoentzat Bizkaiko lau udalerritan, Igorre, Durango, Elorrio eta Berrizen. Lantegiak urrian egingo dira, eta 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute. Ekimena Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin lankidetzan burutu da.
"Herri ekimena eta kooperatibismoa" jardunaldia egingo dute Azpeitian urriaren 5ean goizean, 09:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta.
Itxaro Borda idazleak Gehitu LGBTIQ+ elkartearen Zilarrezko Gehitu saria jaso zuen joan den larunbatean, gaur zortzi, Baionako Euskal Museoan Les Bascos elkartearekin batera antolatu zen ekitaldi batean. Testu hunkigarri batekin egin zuen eskertza Bordak, eta hemen argitaratzeko aukera eskertu nahi diogu berari eta Gehitu elkarteari.
Aitor Egurtzegi ikerlari euskalduna Zuricheko Unibertsitateko Hizkuntza Konparatiboko Institutuan dabil ikerketan, eta "euskararen prozesamendua" aztertzeko berak prestatu duen esperimentu batean parte hartzeko eskatu digu. Euskara ama-hizkuntza baduzu, eta 25 minutu badituzu (bere tartea eskatzen du, ezin da laburtu), etxetik egin dezakezu. Gainera, esperimentua betez, Amazonen 5€-ko opari-txartela lortuko duzu.
Etxekoa Euskadiko txanpon elektronikoa da, Kaixo.com atariak bultzatua eta euskal gizarteari zuzendua. Proiektu honek euskaldunen artean Blockchain eta kriptotxanponen teknologia ezagutaraztea du helburu. Heziketa didaktikoa da Aitor Lopez de Aberasturi Kaixoko sortzailearen asmoa, eta ez beste ezer, berak adierazi digunez. Lehen urrats gisa, proiektura gehitzen de erabiltzaile bakoitzak 100 etxeko doan jasoko ditu.
Nafarroako Bideo-jokoei eta Sorkuntza Digitalari buruzko I. Jardunaldiak antolatu dituzte datozren urriaren 21ean eta 22an, Huarteko Arte Garaikide Zentroan. Antolatzaileak dira Vianako Printzea Erakundea, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen klusterra, eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia. Jardunaldiek bi helburu dituzte: sektore horrek Nafarroan duen egoera aztertzea eta profesionalen eta sortzaileen arteko topaketak sustatzea.
Apirilean ireki zuen Podkast plataforma EITBk eta irail honetan gehikuntza interesgarria egin diote:Audioliburuak. Aisia-Fikzioa atalean sailkatu dituzte audioliburuak. OnTime ekoiztetxearen eta proiektu berrien EITB Lab adarraren elkarlanean egin dira lehen liburu saio hauek.
Duela hilabete batzuk lanean ari da Lanartea elkartea, kultura arloko erakunde profesional bat, ofizialki "euskararen langile profesionalen elkartea". Etiketa horrekin ordezkatu nahi dituzte euskararen inguruan lan egiten duten idazle, marrazkilari, musikari, itzultzaile, bertsolari eta aktoreak; oro har baldintza nahiko prekarioak diren arlo profesionalak. Datorren hilabetean beraien 2. biltzarra egingo dutela-eta, elkartearen aurkezpen txiki bat egitea pentsatu dugu Sustaturako.
Osasunak 2024ra arte berritu du AEKrekin duen euskara kudeatzeko hitzarmena, 2018an erakunde horrekin lankidetzan hasitako hizkuntza-kudeaketa hobetzeko planaren barruan. Luis Sabalza Osasunako presidenteak Alizia Iribarren Euskaraz Kooperatiba Elkarteko (AEK) presidentearekin sinatu zuten akordioa atzo, Sadarren.
Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) irabazi du Espainiako Poesia Sari Nazionala , olerkigintzaren esparruan Espainiako Estatuan ematen saririk garrantzitsuena. 'Nola gorde errautsa kolkoan' (Susa) bildumak ekarri dio saria, zeina gaztelerara itzulia dagoen Cómo guardar ceniza en el pecho izenburuarekin. Lehen aldia da euskarazko poesiagintzak sari "nazional" hau jasotzen duena.
El Periodico Bartzelonako egunkariak aurreratu duenez, Espainiako Gobernuak prestatu duen Ikusentzunezko Komunikazioaren Legeak ez ditu hizkuntza gutxituen kuotak kontuan hartuko, streaming plataformek eskaini beharko dituzten edukiei dagokionez.
Hizkelan jardunaldia, Lanbide Heziketa eta lan mundua euskararekin lotzeko egitasmoen errepasoa egiten duena urtero, urriaren 19an ospatuko da aurten, Basauriko Bidebieta ikastetxean. Hizkelanen 6. edizioa izango da 2021eko hau, eta bere leloa, 'Euskara, zeugaz edonora!'. Hizkelan antolatzen du Laneki elkarteak, bere Jakinbai egitasmoaren baitan.
Duela aste batzuetatik, iPhone smartphone (Euskaltzaindiak onartua) berrienetan, iOS sistema eragilearen eguneraketa bat gertatu da, zeinak baimen zehatzagoak eskatzen dizkion erabiltzaileari aplikazio bakoitzarekin partekatu beharreko datuez (tracking egitea esan ohi dena). Erabiltzaileen erantzuna argia da: 4tik 3 blokeatu egiten dute datu partekatze gogorrena, bereziki Facebook-ena, eta honek enpresa honen publizitate irabazien eredua zalantzan jar dezake.
Euskarazko Wikipedian emakumezkoen artikulu kopuruak 10.000 biografiaren landa gainditu du asteburu honetan. Biografiak (pertsona jakin bati buruzko artikuluak) guztira 47.873 izanik (igandeko datuak), portzentaian oraindik gutxi dira, %20.1, baina horretan ere aurrera egin du euskarazko Wikipedian, 2017ko martxoko neurketa batean %13.63 bakarrik baitziren.
“Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa” jardunaldia(k) antolatu dute bigarren aldiz elkarlanean Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Topagune honek egungo kultur bitartekaritza hartuko du hizpide, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu duelarik. Oraingoan eskolaz kanpoko transmisioan jarriko dute arreta Senpere, Laudio, Lesaka eta Azpeitian egingo dituzten topaketetan. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
Elgoibarko Izarrak antolatzen duen urteroko "Euskara ala Ezkara" jardunaldia urriaren 16an izango da aurten, "Euskara ala ezkara ertzetan?" goiburuarekin. Euskararen inguruko pertzepzio ideologikoen inguruko egitarau bat antolatu dute. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.
Aieteko Nazioarteko Konferentziaren 10. urtemugan jardunaldia egingo da datorren hilabetean; urriaren 14, 15 eta 16an, Donostian eta Baionan. Antolatzaileak dira Euskal Herriko Foro Soziala eta Bakibidea taldea eta nazioarteko bi erakunde, Berghof Fundazioa eta Conciliation Resources. Konferentziaren unea historikoa izan zen duela 10 urte, eta haren jarraian etorri zen ETAren erabakia, behin betiko jarduera armatua etetekoa, hori ere dudarik gabe.
Goierriko ikastola batzuen artean egingo den Kikometroak 2021, Gipuzkoako Ikastolen jaia, berezia izango da halabeharrez aurten. kPandemiak hala eraginda, egun bakarraz haragoa doan egitaraua prestatu dute. Hortaz, Kilometroen data ofiziala den urriaren 3az gain, beste hainbat egunetan egingo dituzte ekitaldiak Beasainen, Ordizian eta Lazkaon.
Alfonso Sastre antzerkigile eta idazle espainiarra atzo hil zen, 95 urterekion. Gazteleraz idatzi arren eta nadrildarra sortzez, Euskal Herrian errotutako idazlea izan zen, Hondarribian hainbat urtez bizi izandakoa, eta euskal gaiek ere tokia izan zuren bere obran (zeinak hartu zituen nobelak, saiakerak, zinema gidoiak eta batez ere antzerki-lanak).
Clive Sinclair ingeniari, asmatzaile eta enpresaburu ingelesa hil zen atzo Londresen, 81 urterekin. Sinclair Research enpresaren sortzailea izan zen, eta etxe horren 1980ko hamarkada hasierako produktu bat, ZX Spectrum ordenagailua, funtsezkoa izan informatika etxeetara iristeko, bereziki gazte eta nerabe askoren eskuetan programazioaren eta informatikaren potentzial sortzailea ikusarazteko eta grina pizteko.