Teknologia albisteak

Komiki Azoka itzuliko da Getxora 2021ean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-27 : 16:00

Getxoko 19. Komiki Azoka 2021eko urriaren 1etik 3ra egingo da. Merkataritza-gunea, 40 saltokiekin, Areetako Geltokia plazan egongo da, karparik gabe, eta jardunaldiak propio Itzubaltzeta edo Romo aldean, Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1), zenbait ekitaldi izango dira: sinatze-txandak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketa eta abarrak. Bi esparruetara sartzea doakoa izango da, eta Covid prebentzio-neurri guztiak beteko dira.

Areetako Geltokiko ingurua ordutegi honetan egongo da irekita:

  • Ostiral eta larunbatean: 11: 00-14: 30/17: 00-21: 00
  • Igandean: 11: 00-14: 30/17: 00-20: 00

Romoko aretoko egitarauari dagokionez, honako hau da egitaraua:

OSTIRALA 1 ARRATSALDEZ

17:15. Aurkezpena: “JARRAITU INURRIARI”, Álex Orbe eta Unai Elorriagaren eskutik.
18:00. Mahai-ingurua: “REVISTA Z: 100 NÚMEROS HABLANDO DE TEBEOS”. Partaideak: Koldo Azpitarte, Mikel Bao. Moderatzailea: Jon Spinaro.
19:00. 2021EKO KOMIKI AZOKAREN SARI BANAKETA. Saridunak: KIM eta Ernesto Murillo (Simonides).
19:30. Mahai-ingurua: “MEDICINA Y VIÑETAS”. Partaideak: Josune Urrutia, Mónica Lalanda, Iñaki Gutiérrez, Koldo Azpitarte.

LARUNBATA 2 GOIZEZ

11:00. Hiltzaldia: “ILUSTRACIÓN Y CÓMIC: EN BUSCA DE LA PROFESIONALIZACIÓN”. Antolatzailea: Euskal Irudigileak. Hizlariak: Higinia Garay, Raisa Álava, Asier Iturralde “Gastón” eta Joseba Larratxe.
12:00. “KOMIKIARI ETA ILUSTRAZIOARI BURUZKO SAIO MAGISTRALA” PUÑOREN ESKUTIK. Moderatzailea: Kike Infame.
12:45. Topaketa: JAVIER OLIVARES. Moderatzailea: Yexus.
13:30. Topaketa: LUIS BUSTOS. Moderatzailea: Borja Crespo.

LARUNBATA 2, ARRATSALDEZ

17:00. Hiltzaldia: “PERTSONAIEN JOLASA: EUSKAL KOMIKIAREN IBILBIDEA KOMIKI-PERTSONAIEN IKUSPUNTUTIK”. Hizlaria: Mikel Begoña (Euskaraz).

17:45. Topaketa: SANTIAGO SEQUEIROS. Moderatzailea: Borja Crespo.
18:30. Topaketa: SARA SOLER. Moderatzailea: Elizabeth Casillas
19:00. Aurkezpena: “DEL OTRO LADO DE – VIVENCIAS EN CÓMIC DE MUJERES TRANS DE AQUÍ Y DE ALLÁ”. Hizlariak: Teresa Castro, Sara Soler, Elsa Ruiz, Fergie Barahona. Aldizkariaren aleak oparituko dira.
19:45. Mahai-ingurua: “EDITORIALES DE CÓMIC, ¿UN MUNDO DESCONOCIDO?”. Partaideak: Natalia Mosquera (La Cúpula), Fernando Tarancón (Astiberri), Guillermo Morales (Grafito). Moderatzailea: Patricia Millán / Borja Crespo.
20:30. Topaketa: AROHA TRAVÉ, ROSA CODINA.

IGANDEA 3, GOIZEZ

11:00-14:30. Haur tailerra: KOMIKIAREN HASTAPENEI BURUZKO TAILERRA. Dinamizatzailea: Amaia Ballesteros (Euskaraz).
11:00-12:30. Topaketa-tailerra: “JUGANDO CON LOS FORMATOS”. Dinamizatzaileak: Kike Infame + Ata Lasalle / Profesionalentzat.
11:00-12:30. Haur tailerra: KAMISETAK MARGO0ZTEKO TAILERRA. Dinamizatzailea: Nagore Txintxurreta (Euskaraz). Oharra: Parte-hartzaile bakoitzak bere kamiseta ekarri behar du.
11:00-12:30- Topaketa-tailerra: YA TENGO UN PROYECTO, ¿Y AHORA QUÉ?. Dinamizatzailea: Belatz / Profesionalentzat.

IGANDEA 3, ARRATSALDEZ

17:00 - 20:00. Haur tailerra: KOMIKIAREN HASTAPENEI BURUZKO TAILERRA. Dinamizatzailea: Amaia Ballesteros (Euskaraz).
17:00-18:30. Autoedizio tailerra: NUEVE PISCINAS Y UN VASO ROTO. Dinamizatzailea: Puño / Profesionalentzat.
18:30-20:00. Tailer feminista: DIBUJAR PARA TODXS. Dinamizatzailea: Higinia Garay / Profesionalentzat.

Informazio gehiago, webgune ofizialean.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago