Teknologia albisteak

Topaketa Bilboko Innolab-en: Osasuna, industria eta energia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-01 : 08:28

Izen ingeles luze batekin (gure mania da, badakizue) jardunaldi interesgarria dago urriaren 15ean Bilbon: Leader in Tech Bilbao Conference Vol 2. Zehatzago, "Osasuna, industria eta energia" da gaia. Hiru sektore estrategikotan hauetan zientzia eta teknologia protagonista izango dira Covid pandemiaren ondorengo garapen ekonomiko eta sozialean, eta horretaz doa jardunaldia.

Jardunaldiak galdera hauei erantzun nahi die:

  • Zein dira sektore horietan egin diren azken aurrerapen zientifiko-teknologikoak?
  • Zer erabilera-aukera eskaintzen dituzte epe laburrera eta luzera?
  • Nola ari dira egokitzen erakundeak aukera horien aurrean?

Zientzia, teknologia eta berrikuntza arloetako erreferenteek galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diete, osasun, industria eta energiaren esparruetan teknologiaren eta enpresaren panorama eraldatzen ari diren azken aurrerapen zientifiko-teknologikoak eta erabilera-kasuak erakutsiz. 

Innolab Bilbaon da jardunaldia, urriaren 15ean 9.00etatik 13.00etara, presentzialki zein streaming bidez.

Izen-ematea eta egitarau zehatza hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago