Jardunaldia egingo da Iruñean urriaren 14an "Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak" goiburuarekin. Azken inkesta soziolinguistikoan, 2016koan, Nafarroan euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerari dagokionez, honako datuok agertzen dira: alde % 33,3, ez alde ez aurka % 27,6, eta kontra % 39,1. Ehunekoak 1990eko hamarkadakoekin konparaturik hobeak diren arren. Oraingoz urrun daude gehiengo soziala izatetik. Eta bide hori nola egin izango da Topaguneak antolatutako jardunaldi honen gaia.
     
    
    
    
    
    Egitaraua:
- 8:30 – 09:00    Materiala jaso.
- 09:00 – 09:30   Irekiera ekitaldia: Ana Ollo (Nafarroako Gobernua) eta Oskar Zapata (Euskaltzaleen Topagunea)
- 09:30 – 10:30  Gaztelaniaz bizi diren nafarren motibo subjektiboak euskararen sustapenean txertatzea: ikerketa esploratzaile bat. Xabier Erize (Soziolinguista. Filologian doktorea)
- 10:30 – 11:15    Nafar herritarrak eta euskararen kudeaketa. Amaia Nausia ( Eusko Ikaskuntza)
- 11:15 – 11:45       Atsedena
- 11:45 – 12:45    “Komunikazioa-inkomunikazioa”: gakoak- Pilar Kaltzada ( Linking ideas)
- 12:45 – 13:45  Tertulia. Hedabideetako zuzendariak: Iñaki Soto (Gara), Joseba Santamaria (Diario de Noticias) Javier Lorente (Ser irratia), Juan Kruz Lakasta (Euskalerria irratia). Tertuliaren gidaria: Itziar Luri (Labrit) .
- 14:00 – 15:30    Bazkaria.
- 15:30 – 16:15    Euskara eta feminismoa: esperientziak eta erronkak. Amaia Zufia eta Irati Majuelo (Mugimendu feministako kideak)
- 16:15 – 17:00      Tertulia: Gazte mugimendutik: Lur Albizu, Cristina Oses, Juan Gutierrez, Lohizune Amatria
- 17:00 – 17:15    Itxiera ekitaldia.
Izena emateko, urriaren 8a arteko epea hemen.
Informazio gehiagorako, https://topagunea.eus/jarrerak-actitudes/ 
    
    
    
       
    
    
    
       
    
    
 
            
      
        
      
          
          
          
          
Erantzun
Sartu