"Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea" jardunaldia
2021-09-28 10:16
"Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea" jardunaldia egingo da Errenteriako Lekuona Fabrikan, UEUk antolatuta, datorren urriaren 16an (larunbata, goizez). Euskal Wikilarien Elkarteak bultzatutako WikiEmakumeak ekimena eta Emartistak proiektua ere tartean dira antolakuntzan. Bi ekimen hauen zioetako bat da genero disparekotasuna murriztea Wikipedian, bigarrenaren kasuan euskal artisten biografietan fokatuz gehiago.
Goizeko jardunaldi bat izango da, bi ardatzen inguruan antolatua:
- Ezagutza libre berdinzalea: artista eta gizartearen giltzarri
- Artistekin teknologia eta sorkuntzari buruz solasean
Egitaraua
10:15. 1.ATALA: Ezagutza libre berdinzalea: artista eta gizartearen giltzarri. Aurkezpenak:
- Marisa Barrena - WikiEmakumeok
- Marina Arranz eta Maite Luengo - Emartistak
- Topategia
11:15 Elkarren arteko solasaldia eta galderak.
11:45: Atsedena.
12:15: 2. ATALA: Artistekin teknologia eta sorkuntzari buruz solasean, Aurkezpenak:
13:15: Elkarren arteko solasaldia eta galderak
13:45: Itxiera eta agurra.
Jardunaldia doakoa da, baina izena eman behar da, hemendik.,
Erantzunak kargatzen...