Teknologia albisteak

“Bziber” proiektuak sare sozialei buruzko lantegiak antolatu ditu gazteentzat Arratian eta Durangaldean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-26 : 08:39

Azkue Fundazioak zuzentzen duen Bziber egitasmoak sare sozialei buruzko lantegiak ondu ditu gaztetxoentzat Bizkaiko lau udalerritan, Igorre, Durango, Elorrio eta Berrizen. Lantegiak urrian egingo dira, eta 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute. Ekimena Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin lankidetzan burutu da.

 BZIBER LANTEGIAK

YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da Youtubeskolak; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat.

Ekimenean parte hartuko dutenek aukera izango dute YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta kudeatzeko. Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako youtuber bihurtu nahi dutenentzat, esaterako:

Urriaren 16tik 24ra bitarte 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteentzako lantegiak antolatuko ditugu Durangaldean eta Arratian. Gaztetxoekin zenbait plataforma teknologiko aztertuko ditugu (Instagram, Tik-tok, Twitch…), eta batez ere ikus-entzunezkoen sorkuntzan eman beharreko urratsetan trebatuko ditugu: ideia pentsatu, gidoitxo bat egin, irudiak grabatzeko teknika egokiak aztertu, editatzen ikasi, eta abar.

Horrekin batera, sarean bideogintzan dauden euskarazko erreferenteak ezagutuko dituzte, eta tresna teknologiko horien erabileraz hausnartu eta euskarazko edukiak sortuko ditugu talde giroan. Saioak 4 ordukoak izango dira, eta lekuaren arabera goizez edo arratsaldez izango dira. Ez da bestelakorik eraman behar, ondo pasatzeko eta ikasteko gogoa baino ez!

Lantegi hauen helburua gaztetxoei euskarazko erreferenteak erakustea eta euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzera animatzea da, sareko plataformetan euskararen erabilera areagotzeko asmoz; eta baita sare horien erabileraz jabetzea eta norbere irudiak grabatzearen ondorioez hausnartzea ere.

Izen-Ematea

Izen-ematea www.bziber.eus webgunearen bidez egingo da, urriaren 6tik 13ra bitarte. 11 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute; hain zuzen, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek, eta izena emateko, webgunean jasotako inskripzio-fitxa betetzea baino ez dago.

Tailer bakoitzean 15 plaza izango dira. Eskaerak plazak baino gehiago balira, zozketaz izendatuko dira. Zozketak tokian toki kudeatuko dira; zozketak urriaren 14an egingo lirateke.

Bziber.eus webgunean udalerri eta mankomunitateekin harremanetan jartzeko kontaktuak biltzen dira.

Ikastaroen lekuak eta datak:

 Igorre:

  • Urriak 16, larunbata, 16:00 – 20:00, Lasarte Aretoa
  • Urriak 17, igandea, 09:30 – 13:30, Lasarte Aretoa

Durango:

  • Urriak 23, larunbata, 16:00 – 20:00, Berbagunean.
  • Urriak 24, igandea, 16:00 – 20:00, Berbagunean.

Elorrio:

  • Urriak 24, igandea, 9:30 – 13:30, Ametsolan.

Berriz:

  • Urriak 23, larunbata, 9:30 – 13:30, Kultur Etxean.

OHARRA: 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek gazteek parte hartu ahalko dute. Partaidetza zabala da, edonork eman dezake izena, nahiz eta ez egon erroldatuta udalerri edo eskualde horietan.

Erantzun

Sartu