Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenean, hitzaldi sorta

Sustatu
2021-10-12 : 12:34

Datorren hilabetean, azaroak 11, beteko dira 100 urte Martin Ugalde jaio zela Andoainen. Idazle, kazetari eta euskaltzale handiaren omenez, Ugalderen jaiotzaren mendeurreneko hitzaldi sorta antolatu da eta aste honetan izango da lehena, ostegunean, bere izena daraman Kultur Parkean, Andoainen.

Hiru migratzaile hilda trenak harrapatuta Ziburun

Sustatu
2021-10-12 : 09:10

Hiru migratzaile hil dira eta beste bat larri zaurituta dago, gaur goizeko 6.30etan izandako istripu baten ondorioz. Ziburun trenak harrapatu ditu migratzaileak, itxura batean lo zeudela trenbideen ondoan. Euskal Irratien informaziotik jasoa.

 

"Latinoamerikaren zain urratuak" euskaraz Iñaki Alegriaren eskutik

Sustatu
2021-10-12 : 08:37

Iñaki Alegria informatikari eta itzultzaileak gomendatu digu: "Sustatu-kide askok gazteleraz, eta batzuek aspaldi, irakurrita edukiko duzuenez hor konbitea bigarren irakurketarako (...). Eduardo Galdeanoren "Latinoamerikaren zain urratuak" liburua euskarara itzuli du Alegriak, eta albiste soil samar horretan erantzunak utzi dituenez, hona dakarkigu nabarmentxoago ager dadin.

Zergatik daude zure seme alabak eskola publikoan eta ez ikastolan?

Sustatu
2021-10-11 : 14:26

Modako galdera bat, beste intentziorik gaba aterakoa, udan kaletatu zen "Aitatxoren txiste txarrak" diskotik Kau Kori Kura taldearen azken lana. en duzue entzungai. Diskoa beraien Bandcamp-ean entzungai, eta Zergatik kantua hemen bertan.

Nafarroa Oinez, bueltan!

Sustatu
2021-10-11 : 10:05

Urriaren 16an eta 17an Nafarroa Oinez jaia ospatuko da. Bueltan da Nafarroako ikastolen jaia. Lizarra Ikastolak 2020. urtean hartu zuen lekukoa baina Covid-19a izan zela eta, 2021.era atzeratzea erabaki zuten. Aurten, gainera, Nafarroa Oinez jaiarekin batera, Lizarra Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko da.

Euskararen Legea eta Nafarroako Administrazioetako Langileen Estatutua aldatzeko eskaerak Nafarroako Parlamentuan

Sustatu
2021-10-11 : 08:53

Administrazioa Euskaraz taldeak eskatu du Euskararen Legea eta Nafarroako Administrazioetako Langileen Estatutua aldatzea, bereizkeriak amaitzeko. Taldeak gogoratzen duenez, hauxe dio Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Gutunaren 7.2 artikuluak: “Erregio edo gutxiengoen hizkuntzetako hiztunen eta gainontzekoen arteko berdintasuna lortu asmoz edo hizkuntzan egoera berezia kontutan izan dadin hartutako aldeko neurri bereziak, ez dira indar handiagoko hizkuntzetako hiztunen kaltetan egindako bereizkeriatzat hartuko”. Horren ondorioa behar lukete izan lege aldaketak.

Urratu latzak sarean: hiru erorketa handi Interneten 2021 honetan

Sustatu
2021-10-10 : 11:34

Joan den asteleheneko erorketa nahikoa buruhauste ez zen Facebook-entzat (gehi filtrazioak bere praktika toxikoez), eta asteburuan berriro arazoekin gertatu dira (Whatsapp eta beste zerbitzu batzuetan zenbait ordutako etenak, ostiraletik aurrera). Hala ere, ez dirudi azken orduetan gertatu dena beste erorketa masiboaren parekoa denik. Guztiarekin, errepasotxo bat egin diogu aurten Interneten izan diren hiru erorketa handienei.

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko bi beka

Sustatu
2021-10-10 : 10:19

Aurreko urteetan egin den deialdia errepikatuko da aurten ere: umanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko 5.000 euroko bi diru-poltsa, UEUren eskutik, eta Euskal Wikilarien Elkartearen laguntzarekin. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea urriaren 31era arte egongo da zabalik.

Irakasle poltsa GOI ikastegirako

Sustatu
2021-10-09 : 17:29

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) irakasle kolaboratzaileen lan poltsa zabaldu du GOI ikastegi atxikian lan egiteko. GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako UEEUk 2019an sortutako ikastegia da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmen bidez eratua, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin. Lan poltsa honetarakio CVak bidaltzeko epea urriaren 18ra arte (barne) egongo da zabalik.

Bi batxilergo berri Hego Euskal Herrian

Sustatu
2021-10-09 : 14:18

Espainiako Gobernuak hezkuntza-ikasgaiak berrantolatzeko asmoa du, bereziki Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Batxilergoan. Birdiseinuaren lehen dokumentu ofizialak irakasgai berriak planteatzen ditu; Filosofiako eskaintza aldatzen du, Matematikakoa dibertsifikatzen du eta Batxilergoko bost modalitate sortzen ditu (orain dauden hiru modalitateen ordez), besteak beste.

Space Revenge jokoa euskaratu du Game Erauntsiak enpresa garatzailearekin elkarlanean

Sustatu
2021-10-08 : 15:31

Space Revenge jokoa Game Erauntsiak euskaratuta estreinatu da PC-an eta kontsoletan. Argitalpena ospatzeko Game Erauntsiak eta Eskema Gamesek Spacen Revenge-ren Steam plataformarako kode digitala zozkatuko dute euskal komunitatearen artean. Valentziako garatzaileak dira Eskema Games.

Gaurko Hitzen asteroko errepasoa, "flashcard" interaktiboen bidez

Sustatu
2021-10-08 : 09:55

Bere ekimen ezagunari, Gaurko Hitzari, gehigarri bat sortu dio Maite Goñi irakasle teknoadituak. Quizlet tresna erabiliz, aurreko asteko "gaurko hitzak" errepasatzeko tresna bisual bat sortu du.

"Emazteak eta euskal literatura", Sarako Biltzarraren egitarauaren ardatz

Sustatu
2021-10-07 : 16:16

Datorren igande eta astelehenean egingo da Sarako Biltzarra, aurreratu genuen bezala. Egitaraua zehatza lortu dugu honakoan eta jarraian adierazten dizuegu. Adi bereziki urriaren 11ko jardunaldi profesionalari, topaketa tematikoa izango baita gai honen ingurukoa: "Emazteak eta euskal literatura". Sarako Biltzarraren 38. edizioa izango da hau.

Facebook-en benetako kezka: bere funtzionamendu toxikoari buruzko filtrazioa

Sustatu
2021-10-07 : 10:20

Astelehenean izandako erorketa ez da seguruenik Facebook-ek azken hilabeteetan izandako kolpe handiena: langile ohi baten salaketak bai, ordea. Izatez, Mark Zuckerberg Facebook-eko sortzaile eta nagusiak komunikatu luze bat kaleratu du, eta lehen parrafoan erorketarena anekdotikoki aipatuz gero, mamira doa: txintxoak direla eta ez gaiztoak.

EAEko Covid neurrien arintzea, zehatz azalduta

Sustatu
2021-10-07 : 09:27

Gaur EHAA buletinean azaldu da Jaurlaritzaren dekretua, osasun larrialdia eten eta Covid-aren inguruko neurri murriztaile gehienak arintzen dituena. Osakidetzak azalpen zehatzagoak eman ditu honek esan nahi duenaz, eta laburpena dakargu jarraian, zein neurrirekin biziko garen hurrengo asteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

“Bziber” proiektuak sare sozialei buruzko lantegiak antolatuko ditu gazteentzat Arratian eta Durangaldean

Sustatu
2021-10-07 : 08:51

Azkue Fundazioak zuzentzen duen Bziber egitasmoak sare sozialei buruzko lantegiak ondu ditu gaztetxoentzat Bizkaiko lau udalerritan, Igorre, Durango, Elorrio eta Berrizen. Lantegiak urri honetan egingo dira. Zenbait plataforma teknologiko aztertuko dituzte ikastaroetan (Youtube, Instagram, Tik-tok, Twitch), eta horietan ikus-entzunezkoen sorkuntza nola egin irakatsi.

Durangoko Azokaren itzulera presentziala

Sustatu
2021-10-06 : 17:17

Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azoka ospatuko da. baDA! lelopean, azoka modu presentzialean zein digitalean egingo da. Durangoko Azokak 56. edizioa ospatuko du eta guztira 220 stand egonen dira modu presentzialean. Bestalde, bigarren urtez jarraian, azokak online denda mantenduko du bere webgunean abenduaren 3tik 7ra.

Juan Ignacio Perez Iglesiasen webgune berria

Sustatu
2021-10-06 : 16:01

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, EHUko errektore izandakoak eta zientzia dibulgatzaile ezagunak, webgune pertsonala estreinatu du, JuanIgnacioPerez.net . Orain arte Deia egunkariaren web azpiegituran zeukan Conjeturas bloga (nagusiki gaztelaniaz dena) gune berrira ekarri du, eta euskarazko eta gaztelaniazko informazioarekin osatu du webgunea.

 

Iñigo Urkullurekin topaketa Interneten: egin zure galdera jada

Sustatu
2021-10-06 : 08:18

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria #UrkulluTopaketa izendatu duten Internet bidezko galde-erantzun saio batean izango da datorren urriaren 25ean. Herritarrek egindako galderei Jaurlaritzaren Irekia webgunetik erantzungo die lehendakariak.

Euskal Herriko Neska* Gazteen (EHNG) topaketa asteburuan

Sustatu
2021-10-05 : 18:40

Urriaren 9an eta 10ean Euskal Herriko Neska* Gazteen (EHNG) baterajotzea Elizondon ospatuko da. EHNGak Euskal Herri osoko neska* gazte taldeen eta norbanakoen sarea eta mugimendua da, neska* gazte subjektua politikoki ezaugarritu eta beraien problematika propioak mahaigaineratzea duena helburu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››