Uztailean eratu zen Jaurlaritzak sustatuta BDCC, Basque District of Culture and Creativity delakoa, kultura eta sormen industrien (KSI) plataforma gisa, bere helburua delarik "lotutako enpresen kudeaketa profesionalizatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea". Orain, ekimen bat iragarri du hurrengo hilabeteetarako, BDCC ostegunak, topaketa batzuk KSI sektoreko enpresek beren esperientziak partekatzeko. Lehen osteguna datorren urriaren 7an, arratsaldez, Bilbon.
Topaketa hauen helburua esperientzia praktikoak, inplementazio-kasu errealak eta hainbat adituren ezagutzak azaltzea da (lurraldean, estatuan edo nazioartean). Era berean, jardunaldi horien helburuetako bat KSIen azpisektoreetako enpresen arteko networkinga izango da.
Lehen BDCC osteguna datorren urriaren 7an izango da, Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbon) 17:00etatik 20:00etara.
Gaia izango da "Euskal KSIen enpresen esperientziak merkatu hazkundean". Lehen saio honetan, beren berrikuntzagatik, enpresa-bideragarritasunagatik eta beren merkatua estatu eta nazioarte mailara zabalduta egoteagatik nabarmentzen diren KSIetako euskal enpresak gonbidatuko ditugu. Gonbidatutako enpresek negozio-eredua sendotzen eta merkatua hazten izandako esperientzia partekatuko dute.
Presentzialki joateko (Covid arauak indarrean, oraindik murrizketak egongo dira aforoan), eman izena hemen.
Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, hemendik.
Erantzun
Sartu