Datorren asteartean, irailaren 28an, Bilbao ASFabrik-eko hiri laborategietan lehen meetup edo topaketa ospatuko da. Astearte horretatik aurrera, hileko azken astearteetan bilkurak egitea asmoa, #UrbanLabsBeers izenarekin. Mondragon Unibertsitatearen eta Bilboko Udalaren artean sortu dute Bilbao ASFabrik. Deustuko Erribera auzoan dago ASFabrik, Zorrotzaurre uhartean, eta zenbait gauza da aldi berean: fakultate bat Humanitate Digitaletarako, enpresak kokatzeko haztegi bat, esperimentaziorako labs edo hiri laborategi horiek...
Topaketa horietan ongi etorriak izango dira teknologian interesa duten pertsona oro. Gauza asko ikasteko aukera egongo da, baita denon artean hitz egiteko aukera ere.
Irailaren 28an egingo den Meetup-ean hurrengo astearteetan aurrera eramango diren tailerrak eta horien antolakuntza aurkeztuko dira: fabrikazio digitaleko tailerrak, errealitate mistoarekin esperimentazioa (RV/AR), Arduino, robotika eta IA-rekin proiektuak, etab. Teknologiaren aplikazioak ikus-entzunezkoetan oinarrituriko teknologiaren aplikazioa tailerrak ere egongo dira.
Gainera, hilabete bakoitzeko azken astearteetan AsFabrik-en Meetup-ak egingo dira (YouTuben jarraitzeko aukera egongo da ere) eta tailerretan landuko diren arloetan adituak diren pertsonek hitzaldiak emango dituzte. Horrela, tailer horien beste xedeetako bat, interes berdinak dituzten jendearen artean komunitate bat sortzea litzateke.
Hori guztia Camp Tecnológico, CreativiTIC, Fábrica de Fabricantes, Media Attack eta Mondragon Unibertsitatea-ren eskutik.
Profesional hauek ere kolaboratuko dute: Amaia Elu Anakabe, Diego Urruchi, Enara Artetxe González, Jesus Angel Bravo Duque, Jorge R. López Benito eta Jose Real, besteak beste.
Erantzun
Sartu