Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Ekintzailetzarako gune berria egongo da Eibarren

Sustatu
2022-03-12 : 10:24

Eibarko Udalak eta Debegesak (eskualdeko garapen agentziak) enpresa-inkubagailu berria sortuko dute Eibarko Azitaingo industrialdean. Bost gune edo bulego prestatu dituzte, kutsu berritzaileko proiektu berriak bertan ezartzeko. Proiektu berriak aurkez daitezke jada, selekzio prozesu batetik igaroko dira.

Nafarroako euskararen balorazioaren jaitsiera, eremuz eremu azaldua

Sustatu
2022-03-11 : 10:24

Nafar guztien eskubideak kontuan hartzeko kanpaina abian jarri du Euskalgintzaren Kontseiluak lelo honekin: Herritarrak ez gutxietsi, eskubideak guztiontzat. Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak baloratzeko azken atzerakada da motiboa. Kontseiluak eremuz eremu dekretuak dakarren murrizketa azaldu du agerpen batean, kanpaina berriaren aurkezpenean.

PuntuEus-ek itxura berritua du

Sustatu
2022-03-10 : 09:23

Irudi korporatiboaren berritze osoa egin du PuntuEus Fundazioak azken egunetan. .eus domeinuak sustatzen dituen erakundearen domeinu propioa ere, lehen domeinuak.eus zena, orain logikoa Puntu.eus da, itxura berrituko webgune bat, scroll horizontalarekin.

Gerrak "arau ofizialak" ditu eta hauek dira

Sustatu
2022-03-09 : 15:41

Genevako Konbentzioak "gerrako arauak" definitzen ditu, eta munduko estatu independente guztiek (Nazio Batuetako partaideek) sinatuta dauzkate, eta legez behartuta daude betetzera. Konbentzioaren "zaindaria" ICRC erakundea da, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, eta Ukrainako gerraren motiboz hari bat argitaratu dute Twitterren Gerrako Arauen laburpen bat eginez. Ez bakarrik dira arauak borrokan dauden armadentzat, kontuan har genitzake denok ere gerrako presoen irudia errespetatzeko orduan (adibidez). 

Hautsi da Anphora, 2022ko edizioa

Sustatu
2022-03-07 : 15:52

Hautsi da Anphora ikuskizunaren estreinaldia atzo izan zen Senperen. Ruper Ordorikaren 1980ko diskoa, Bernardo Atxagaren Etiopia liburuko poemetan oinarritua, eszenarako berregina. Musikariekin (Ruper & Mugalaris), idazlea bera taula gainean, Bernardo Atxaga, ordu eta erdiko ikuskizunean. Abestiak, diskoko hurrenkeran, eta testuetan ez bakarrik Atxaga, idazleak besterik ere aipatu zuen, adibidez Gabriel Aresti, atzokoaren kronikak (Iñigo Astiz, Berrian) kontazen duenez.

Covid ziurtagiria (eta beste batzuk) behar dituzu oraindik Europan bidaiatzeko

Sustatu
2022-03-05 : 10:08

Gezurra badirudi ere, Covid pandemiaren garaian bizi gara oraindik, eta Europan zehar bidaiatu nahi baduzu, ez bakarrik Covid ziurtagiria beharko duzu eduki eta erakutsi, baliteke beste tramite batzuk ere behar izatea. ReOpen Europa izeneko webgunea martxan du Europako Batasunak informazio horrekin, baina aldi berean mapa bat ere badu, eta atzoko irudiak ikusten duzuen egoeran dago: 300eko intzidentzia gainditzen da Europa osoan.

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, sarean

Sustatu
2022-03-03 : 10:31

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, 20. mendean Jose Migel Barandiaranek abiatutako lana, euskarri digitalean online kontsultatu daiteke dagoeneko. 100 ikertzaile baino gehiagok batez beste 70 herritan egindako inkestetan oinarritzen da atlasa. atlasetnografico.labayru.eus helbidean dago baliabide inportante hau.

Takatekla jokatzen zuzenean, Twitch bidezko euskarazko jokoarekin gozatzen

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2022-03-02 : 15:09

Takatekla partida batzuen mekanika praktikoki zuzeneko baten bidez erakutsi du CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategik. Twitch bidez jokatzen den euskarazko jokoa da Takatekla. Twitch-eko emisioa da jokoaren interfazea, eta txat bidez hitzak taka-taka-taka idaztea da jokoan parte hartzeko modua: ulertzen zaila? ikus bideoa argitzeko.

Italki, hizkuntzak ikasteko plataforma, barrutik azalduta

Sustatu
2022-03-02 : 09:39

Dylan Inglis poliglota ingeles eta euskalduna aurkitu genuen Italki plataforman lehengo batean, bertan euskarazko eskolak ematen zituela. Plataforma honek nola funtzionatzen duen galdetu diogu, eta kontakizun konpletoa bidali digu, ikasle gisa ze aukera ematen dituen; eta irakasle bilakatuz gero ere nola dabilen.

Korrika Digitala antolatu du Game Erauntsiak Minecraften

Sustatu
2022-03-01 : 09:13

Minecraft-eko Game Erauntsiko euskal jokalarien komunitateak bat egin du Korrikaren aurretik ere: ikus 2017ko korrikaldi zoragarri hau. 2022ko Korrika 22 honetan esperientzia are osoagoa egin nahi dute, Minecraft zerbitzari euskalduna eraberrituta dagoen honetan. Korrika martxan hasi baino lehenago antolatu da Korrika Digitala, martxoaren 25erako, baina hori baino lehenago, mapa prestatu behar da, eta horretarako deia egin dute.

Aldiri arkitektura aldizkariaren agurra

Sustatu
2022-02-26 : 09:11

Duela egun batzuetako albistea da (eta iaztik iragarria zegoen), baina aipu bat ere merezi du:Aldiri euskal arkitektura aldizkariaren azken alea argitaratu da otsail honetan. 45.a, Epilogoa izenburuarekin. 45 ale atera ditu Udako Euskal Unibertsitateak 2009tik hona. Aldizkari akademiko osoa izan da Aldiri: paperrak eskatzen zituen, berrikuspen kritikorako; eta horrez gain iritzi artikuluek osatzen zituzten aleak. 

Ikus-entzunezkoen lege proiekturako eskaera zehatzak egin dituzte Kontseiluak eta aliatuek

Sustatu
2022-02-25 : 10:39

Berriz ere, Espainian tramitean den Ikus-entzunezko legearen inguruko eskaerak aurkeztu dituzte galizieraren, euskararen eta katalanaren aldeko elkarteak. Proiektuaz pixkanaka jakiten ari denari begiratu, eta gehiago behar dela ondorioztatu dute Euskalgintzaren Kontseilua,, A Mesa galiziarrak, eta katalanaren defendatzaile Plataforma per la Llengua, Òmnium Cultural, , Acció Cultural del País Valencià eta Obra Cultural Balearrek.

PuntuEus domeinuak seguruak ote? Bai

Sustatu
2022-02-24 : 16:21

PuntuEus domeinuak seguruak ote? ba bai, ze, Interneteko beste hainbat alorretan bezala, haien bidez eraso saiakerak antolatzen saiatzen diren arren gaiztoak, PuntuEus fundazioak segurtasun baldintzak ezarriak ditu, eta detektariko erasoen eta arazoen berri eman du zibersegurtasun txosten batean. Horretaz hitz egin du Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Segura Irratiko Goizerokoa saioan.

Ibilgailu militar errusiarren txolopotea agerian Google Mapsen, Ukrainiara bidean

Sustatu
2022-02-24 : 09:11

Bart gauez Errusiak Ukrainiaren kontrako erasoari ekin dio. Hegazkin edo misil bidezko bonbardaketak baieztatuta daudela dirudi, tropak fisikoki sartu ote diren ez hain garbi. Nazioarteko analista batek tropa mugimenduaren froga bitxi bat aurkitu dut: goizeko 3.15etan Google Maps-eko trafiko abisuetan ataskoak, Belgorod hiritik Ukrainiako mugarantz.

Lorem Ipsum moduko testua, musikarien hitzekin

Sustatu
2022-02-23 : 08:38

Lorem Ipsum testu betegarria da. Maketazioan zein diseinuan lan egiten dutenek ondo ezagutzen dute; dokumentu baten inprenta edo itxura aprobak egin behar direnean, testu blokeak testuz bete behar dira, eta horretarako erabiltzen da Lorem Ipsum. Latina dirudien zerbait da, baina ez da latina, nahas-mahas absurdo bat baizik, eta inprentaren lehen mendeetan du jatorria. Interneten ere erabilia eta praktikoa da Lorem Ipsuma, eta gaur bertsio interesgarri bat aurkitu dugu: musikarien hitzekin testu gehigarria sortzeko tresna: Lyricsum

Lagundu ikerketan: Eleaniztasuna euskal kirolean

Sustatu
2022-02-22 : 09:18

Kayleigh Karinen Helsinkiko Unibertsitatean Hizkuntza Aniztasuneko Arteen Masterra egiten ari da, soziolinguistika ikasketak alegia. Lan praktikoa du egiteko bat ikasketa horiean, eta honen inguruan egitea erabaki du: Eleaniztasuna kirolean. Bereziki, Euskal herrian kirolean erabiltzen diren hizkuntza-praktika eleaniztunak ulertzeko interesa du eta inkesta bat jarri du sarean. Euskaraz dago inkesta hori (gazteleraz ere badago) eta esperientzia baduzu gaian lagunduko diozu Karineni betetzen baduzu.

1

Wordlemania globala, zenbat bertsio eta aukera

Sustatu
2022-02-21 : 09:25

Worldle izan zen lehenbizi, Lingo jokoaren Interneteko bertsio ingelesezko arina, eta aldagaiak etorri dira gero trumilka. Euskaraz, Talaiosen eskutik ditugu Wordle euskaraz eta WorldlEH, 5 letrako euskarazko hitzekin eta forma geografikoekin. Baina dagoeneko sarean, beste hainbat aukera daude. Jarraian estekatzen dizkizugu batzuk.

OBS ikastaroa euskaraz online (zuzenekoak eta bideo-dei profesionalak)

Sustatu
2022-02-20 : 11:20

Bideo konferentzia eta emanaldiak antolatzeko OBS Studio programaren euskarazko ikastaroa antolatu du Miramon Enpresa Digitala sustapen erakunde publikoak. 30 euroan, martxoaren 1 eta 2an izango da, online zoom bidez, baina plaza mugatuekin (15 lagun arte). OBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna bat da, eta aukera ematen dizu bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiteko hainbat plataformatan, modu errazean eta akabera profesionalarekin.  

Hezkuntzan Librezalek "eraldaketa eta inklusiorako digitalizazioa" nahi du Hezkuntza Legean

Sustatu
2022-02-19 : 16:30

Hezkuntzan Librezalek zehaztapenak eskatu ditu EAEko Hezkuntza Legean agertzen diren puntu batzuen inguruan, teknologia burujabetzarekin kezkatuta. Webguneko agiri batean azaldu dituzte kezka horiek, lege proposamenean agertzen diren puntu on batzuk aipatuz, guztiarekin.

PuntuEus domeinu susmagarriak: detekzioa, blokeoa eta konponketa

Sustatu
2022-02-19 : 09:43

Oso txosten interesgarria banatu du PuntuEus fundazioak aste honetan: ziber-segurtasunarena. Arrisku-kasuak identifikatu eta .eus domeinu batzuk blokeatu zituzten 2021ean: 235 domeinu gaizto, blokeatu eta ezabatuak. Alde batetik asko dira, baina detektatu eta kentzen dituztela datu lasaigarria eta zoriontzekoa da, eta bestetik .eus domeinu multzoan oso gutxi direla kontuan hartzekoa da: Domeinu masa osoaren %0,02, 13.083 dira erregistratuta dauden .eus domeinuak.Q

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››