Teknologia albisteak

Nafarroako euskararen balorazioaren jaitsiera, eremuz eremu azaldua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-03-11 : 10:24

Nafar guztien eskubideak kontuan hartzeko kanpaina abian jarri du Euskalgintzaren Kontseiluak lelo honekin: Herritarrak ez gutxietsi, eskubideak guztiontzat. Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak baloratzeko azken atzerakada da motiboa. Kontseiluak eremuz eremu dekretuak dakarren murrizketa azaldu du agerpen batean, kanpaina berriaren aurkezpenean.

Nafarroako Gobernuaren dekretu zirriborroaren arabera, honela geratuko da egoera:

  • Eremu euskaldun delakoan, jendaurreko lanpostuetan lehen baino gutxiago baloratuko da euskararen ezagutza, %20tik %10era murriztuz, auzitegiek kontrakoa onartu zuten arren. 
  • Eremu misto delakoan, egoera duela egun batzuk azaldu zuen Hizkuntza Eskubideen Behatokiak: "1994an gutxienez %10 eta %5 baloratzen zen, 2009tik aurrera eremu mistoan lanpostu batzuetan %3 eta besteetan %6 baloratzen zen. Orain aurkeztu dutenean gutxieneko balorazio hori baztertu dute". Dekretuarekin,  ezertxo ere ez baloratzera pasako da.
  • Eremu ez-euskaldun delako lanpostu guztietan atzerriko hizkuntzek –alemanak, frantsesak eta ingelesak– puntuak emango dituzte, baina euskarak ezer ere ez.

Hona udalerriz udalerriko mapa, 2017an onartutako azken aldaketen ondoren:

Zirriborroak aurrera eginez gero, ia ezinezkoa izanen da herritarrok zerbitzuak euskaraz jasotzea. Ondorioz, administrazioarekin, medikuekin, erizainekin… euskaraz egiteko eskubidea eta zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea larriki urratuko lirateke.

Kontseiluaren ustez dekretua aldatzeko aukerak daude oraindik ere, eta esfortzu horretan jarriko ditu indar guztiak datozen hilabeteetan. HorregatikHerritarrak ez gutxietsi, eskubideak guztiontzat izeneko kanpaina abiarazi duela iragarri du, atzerapausoen aurrean berdintasuna, justizia eta kohesioa aldarrikatzeko. Kartel honekin iragarriko dira ekintza konkretuak datozen hilabeteetan:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago