Teknologia albisteak

Ekintzailetzarako gune berria egongo da Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-03-12 : 10:24

Eibarko Udalak eta Debegesak (eskualdeko garapen agentziak) enpresa-inkubagailu berria sortuko dute Eibarko Azitaingo industrialdean. Bost gune edo bulego prestatu dituzte, kutsu berritzaileko proiektu berriak bertan ezartzeko. Proiektu berriak aurkez daitezke jada, selekzio prozesu batetik igaroko dira.

Era hobetako ekintzailetza proiektuak hartuko dituzte: Robotikari, kirolari aplikatutako teknologiei, energiari, iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako enpresa sortu berriak, eta industria 4.0 gaitzen duten teknologiekin lotutako negozio ideiak. Beste era batekoak ere izan daitezke, "kutsu berritzailea duten" negozioak diren heinean.

Halako zerbizuak eskainiko dizkie gune berriak:

Enpresa bakoitzak sartzeko eskaera egin ondoren, Udalak eta Debegesak baloratuko dute, eta, balorazioa aldekoa bada, Debegesak kontratua ixteko izapideak hasiko ditu. Horrela, enpresa bat inkubagailu berrian sartu ondoren, kontratuen hasierako iraupena hiru urtekoa izango da, eta horiek amaitzean, luzapena egiteko aukera baloratuko da.

Proposamenak egiteko informazio gehiago, hemen.

 

Erantzun

Sartu