Teknologia albisteak

Ikus-entzunezkoen lege proiekturako eskaera zehatzak egin dituzte Kontseiluak eta aliatuek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-25 : 10:39

Berriz ere, Espainian tramitean den Ikus-entzunezko legearen inguruko eskaerak aurkeztu dituzte galizieraren, euskararen eta katalanaren aldeko elkarteak. Proiektuaz pixkanaka jakiten ari denari begiratu, eta gehiago behar dela ondorioztatu dute Euskalgintzaren Kontseilua,, A Mesa galiziarrak, eta katalanaren defendatzaile Plataforma per la Llengua, Òmnium Cultural, , Acció Cultural del País Valencià eta Obra Cultural Balearrek.

Hauek dira elkarte hauek herenegun agerraldi batean eskatu zituzten puntuetako batzuk, ez Gobernuari zuzenduak bakarrik, baizik eta Espainiako Kongresuko talde parlamentarioei, eztabaida prozesuan sar ditzaten:

  • (euskal, galiziar eta katalan alderdiei) Lege-proposamena zuzen dezatela parlamentuko tramitazio-prozesuan zehar, ikus-entzunezko plataforma guztietan bikoizketak eta azpitituluek gaztelania ez den hizkuntza ofizialetan presentzia handiagoa izan dezaten bermatzeko.
  • Estatuan egoitza duten plataformek euren katalogoetan dauden bikoizketak eta azpitituluak sartzeko betebeharra jaso zuen aurreproiektuak, “beti ere eskuragarri egon eta teknikoki bideragarri diren kasuetan”. Entitateek komatxo arteko ñabardura hori ezabatu dadila eskatu dute, betebeharra saihesteko modua bihurtzea ekiditeko.
  • Bikoizketa eta azpititulu kuotaz gain, plataforma guztietan euskaraz, katalanez eta galegoz serie eta film guztien derrigorrezko urteroko ekoizpena egitea, ez-betetzeen kasuan zehapen-erregimen argia ezartzea, eta ordu kopuruaren araberako kuoten konputatua egitea, filmak ez ezik hizkuntza gutxituetako serieak ere sustatzeko.
  • Atzerrian kokatutako plataformetan, ntitateek eskatu dute plataforma horietan euskarazko, katalanezko edo galegozko edukien presentzia ez izatea plataformen borondatearen araberakoa, baizik eta legeak ezarritako kuoten araberakoa izan dadila, gaur egun gaztelaniatik gertatzen den bezala.
  • Hitzarmenak ezartzen du plataformek urteko fakturazioaren %0,5 bideratu beharko diotela Estatuari, gutxi gorabehera 15 milioi euro. Kopuru murritz hori bikoizteko eskatu dut, gaztelania ez den hizkuntza propioa duten lurraldeen biztanleriaren pisuaren araberakoa.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago