Euskara bigarren hizkuntza gisa ikasi dutenak milaka dira. Hizkuntzaren zailtasunaren mitoak hautsita behar luke aspaldi, noski. Hala ere, pertsona batzuek denbora gutxian euskara zelako normaltasun eta naturaltasunarekin menderatu dezaketen harritzekoa zaigu askori. Yasmine Khris Maansri marseilarrak, urtebete euskaraz ikasten jardun ondoren, gauza izan da publikoki medioetan euskaldun agertzeko, eta baita olerkiak idazten ausartzeko. Halako beste kasu bat dugu Dylan Inglis ingelesa, eta bere esperientziaz pixkat gehiago jakingo dugu Egunean Behin zuzeneko partida eginez, uztailaren 1ean, asteazkenean, 21.30etan Youtube bitartez eta aplikazioa eskutan. Egunean Behin izan dadila pizgarri bat euskara ikasten dutenentzat ere: ez dago Yasmine edo Dylan bezalako fenomenoak izan beharrik ere: euskara praktikatzea da joko honetan jokatzea, pittin bat aurreratzen eta saiatzen laguntzen badu aplikazioak, gu pozik.
Yasmine Khris Maansri Marseilakoa da izatez, baina familia historia interesgarri bat ere badu; amona euskaldun eta Usurbilgoa du, eta Aljerian du bizitzen. Hizkuntzetarako gaitasuna eta interesa duela argi dago: Galizian bizitzen egon zen, eta galiziera ikasi zuen. 2019an, Iruñean jarri zen bizitzen, ikasten hasi, eta urtebetera euskaldundua, amonari euskaraz egin ahal izan dio aurten. Hona bere aholku batzuk beste ikasle batzuentzat.
Dylan Inglis ingelesa ere 2018 eta 2019 urteen artean euskaldundu zen. Txinan txinera ikasten ari zela jakin zuen Mintzanet ekimenaren bidez, eta mintzalagun telematikoekin ekin zion euskara ikasteari. Gainera, errejistro ugaritan ikasteko gauza izan da, lapurteraz, bizkaieraz edo zubereraz egiteraino, eta hitanoarekin ere moldatzen da. Gaur egunean ikerketa egiten ari da Bilboko BC3ko Unai Pascual zientzialariarekin, Iratiko Basoaren inguruko herrietan. Tartean, denboratxo bat hartuko du bihar asteazkena zuzenekoan egoteko Egunean Behin jokatzen.
Gogoratu eta partekatu: euskara ez da hain zaila. Larry Trask hizkuntzalari zenak FAQ interesgarri bat utzi zigun eta hantxe da zortzigarren puntuan, hain zaila da euskara ikastea?
Q8. Is Basque exceedingly difficult to learn?
A8. Not at all. Today thousands of people speak Basque as a second language; among these are native speakers of Spanish, French, English, Dutch, German, Japanese, and other languages. In fact, Basque is a rather easy language to pick up, while mastering it is no more difficult than mastering any other language. The pronunciation is easy, the spelling is regular, there is no grammatical gender, there are no noun-classes or verb-classes, and there are no irregular nouns and hardly any irregular verbs.
Ez, euskara ez da zaila. Bigarren hizkuntza gisa milaka lagunek ikasi dute. Izatez, euskara harrapatzen hastea nahikoa erraza da, eta ondo jakitea, ez beste hizkuntza batzuk ondo jakitea baino zailagoa. Ahoskatzea erraza da, ortografia erregularra, ez dago genero gramatikalik, izen edo aditz klaserik, ez dago izen irregularrik eta apenas aditz irregularrik.
Gogoratu hitzordua, uztailak 1, asteazkena, 21.30. Egunean Behin Zuzenean Dylan Inglis gonbidatuarekin, aplikazioa eskutan eta emanaldia https://labur.eus/ebz helbidean, Youtubeko gure kanalean.
Erantzun
Sartu