Teknologia albisteak

Lorem Ipsum moduko testua, musikarien hitzekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-23 : 08:38

Lorem Ipsum testu betegarria da. Maketazioan zein diseinuan lan egiten dutenek ondo ezagutzen dute; dokumentu baten inprenta edo itxura aprobak egin behar direnean, testu blokeak testuz bete behar dira, eta horretarako erabiltzen da Lorem Ipsum. Latina dirudien zerbait da, baina ez da latina, nahas-mahas absurdo bat baizik, eta inprentaren lehen mendeetan du jatorria. Interneten ere erabilia eta praktikoa da Lorem Ipsuma, eta gaur bertsio interesgarri bat aurkitu dugu: musikarien hitzekin testu gehigarria sortzeko tresna: Lyricsum

Hauxe da Lorem Ipsum testuaren hasiera kanonikoa: 

Lorem ipsum ad his scripta blandit partiendo, eum fastidii accumsan euripidis in, eum liber hendrerit an. Qui ut wisi vocibus suscipiantur, quo dicit ridens inciderint id. Quo mundi lobortis reformidans eu, legimus senserit definiebas an eos. Eu sit tincidunt incorrupte definitionem, vis mutat affert percipit cu, eirmod...

Esan bezala, ez da latin zuzena, nahaspila bat baizik, baina hortxe du bere funtzionalitatea: maketazio aprobetan testu benetakoa jartzen baduzu, bezeroa despistatu egiten eta testua irakurtzeari ekiten dio... Lorem Ipsum, besterik gabe, aproba aseptikoak egiteko ondo dator.

Eta segun eta zenbat testu behar duzun, parrafoak, izenburuak... badaude Lorem Ipsum sortzaileak Interneten. Hau oinarrizkoa eta praktikoa da, Lipsum.com.

Beste Lorem Ipsum sortzaile batzuk ere badaude... Samuel L. Lipsum bereziki gaiztoa da: irainez betetako ingelesa sortzen du, madafakaz betea... Barregarria izan daiteke baina kontuz bezero bati halako testuarekin zerbait erakusteko orduan.

Eta zentzu bertsua da Lyricsum honek: Lorem Ipsum testu betegarria sortu beharrean, musikarien hitzak batzen ditu ausazko parrafoetan, eta testu hori erabil dezakezu zure maketazioan. Noski, honek pixka bat traizionatu egiten du Lorem Ipsum-aren funtzioa, bere funtsetako bat baita testu faltsu esanahirik gabekoa izatea... Baina tira, asmatu dute, eta hor dago. Probatu dugu Ruper Ordorika bilatuz, eta funtzionatu du.

Beste artista batzuekin ere egin ditugu aprobak. Zea Mays, Anari... tira, jende askoren hitzekin lor daitezke testuak.

Baina noski, ulertzen ez den zerbait nahi baduzu, bilatu urrutiko kantariren baten zerbait, guk Indiako Shreya Ghoshal-ekin egin dugun bezala. Oso testu polita eskaini digu makinak, balioko diguna bide batez ea Unicode arazorik dugun gure aprobekin.

Beraz:

  • Lorem Ipsum, jakin behar duzuna, Wikipedian.
  • Lyricsum, kantuen hitzen bertsio hau.
  • Naho beste lorem ipsum jatorrizko sortzeko,  Lipsum.com

Erantzun

Sartu