Hautsi da Anphora ikuskizunaren estreinaldia atzo izan zen Senperen. Ruper Ordorikaren 1980ko diskoa, Bernardo Atxagaren Etiopia liburuko poemetan oinarritua, eszenarako berregina. Musikariekin (Ruper & Mugalaris), idazlea bera taula gainean, Bernardo Atxaga, ordu eta erdiko ikuskizunean. Abestiak, diskoko hurrenkeran, eta testuetan ez bakarrik Atxaga, idazleak besterik ere aipatu zuen, adibidez Gabriel Aresti, atzokoaren kronikak (Iñigo Astiz, Berrian) kontazen duenez.
1980. urtean, orain dela lau hamarkada luze, mugarria jarri zuen musika-lan bat plazara irten zen: “Hautsi da Anphora”. Ruper Ordorikaren abestiak, Bernardo Atxagaren lehen liburuko (Etiopia) hitzekin. Disko haren abesti guztien errepasoa egiten duen kontzertu/ikuskizuna antolatu dute aurten Loraldiak eta Korrikak ekoiztuta, eta Euskal Herriko zenbait puntutan ikusi ahal izango da.
Atzoko Senperekoaren ondoren, hurrengo ikuskizunak hauek izango dira:;
Berritzaileak diren poema eta kanta haiek badute zer konta gaurko garaietan. Horregatik “Hautsi da Anphora” disko osoa da, hamar kantuak hurrenkeran ‘Hi hintzena’rekin hasi eta ‘Zenbait bertso xelebre’rekin bukatuz. Jotzen, Ruper Ordorika eta bere taldea, Mugalaris. Kantuen artean hitza hartzen Bernardo Atxagak, kantuei argi pittin bat ezartzeko, nola sortuak izan ziren iradokiz, nongotasuna eta kokalekua eskainiz.
Taula gainean ikusiko dituzue:
Erantzun
Sartu