Irudi korporatiboaren berritze osoa egin du PuntuEus Fundazioak azken egunetan. .eus domeinuak sustatzen dituen erakundearen domeinu propioa ere, lehen domeinuak.eus zena, orain logikoa Puntu.eus da, itxura berrituko webgune bat, scroll horizontalarekin.
Eguzkibegi beltz bat, puntu sendo bat, hori da irudi nagusia nonbait, Twitterreko kontuan ikusi dugunez.
Honela azaldu du erakundeak bere itxura aldaketa;
"Kanpotik desberdin, barrutik berdin, baina garenaren kontzientzia gehiagorekin. PUNTUEUS aukeratzen duen pertsona bakoitzaren nortasun, ikuspuntu eta sentimendu aniztasuna maite eta errepresentatu nahi dugu.
Gure markak eboluzionatu egin du. Gehiago gara, indartsuagoak gara eta leku eta pertsona berrietara iritsi nahi dugu. Gure nortasuna, gure izaera eta gure estiloa azaltzen duen aro berri bat hasi dugu.
Hasi dugun bidaia berri honetan gure logoak, gure izenak eta gure domeinuak bat egingo dute: PUNTU.EUS"
Itxura aldaketa zozketa eta sustapen ekintza batekin osatu du PuntuEus-ek. Instagrameko kontuaren bidez, marka berriaren hiru mertxandisin produktu sorta zozketatu dituzte (ikus hemen). Parte hartzeko Instagrameko kontu hori jarraitu behar duzu, bi lagun aipatu komentario batean; komentario bakoitzeko parte-hartze bat zozketarako, baina aipaturiko konuak ezin dira errepikatu. Martxoan dago martxan sustapen ekintza hau, eta zozketa eta irabazleak apirilaren 1ean ezagutaraziko dira.
Erantzun
Sartu