
Dibertigarria izan zen atzo UEUk, bere 50. urteurrenaren eta Korrika Kulturularen aitzakia bikoitzarekin, Eibarren antolatu zuen zientzia-bakarrizketen Barredromoa ekitaldia. Guztiaren laburpena eman barik, bi zientzialarik eman zizkiguten lezio praktiko deskribatuko dizkizuegu. Esperimentu txiki bat egiteko denbora eman digu (!), eta minutu batzuk barru (10:40 aldera), Segura Irratiaren eta Twitch-eko Sustaturen zuzenekoaren bidez ere erakutsiko dizuegu.
Gaur Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna da. Gaiarekin zerikusia duen argitalpen bat kaleratu zen joan den hilabetean, "EAE-ko trans emakumeen lan-egoera". Txosten eta liburuxka (gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu da), sarean ere aurki daiteke formatu digitaletan (PDF, ePub, Mobi). Ikerketak 10 emakume trans eta lan-harreman arloko 6 profesionalekin eginiko elkarrizketak jaso ditu, eta hainbat ondorio eta proposamen nabarmendu ditu.
Euskarafobia du gaitzat Argia aldizkariaren Larrun pentsamendu gehigarriaren azken aleak, 272. zenbakiak. Larrun hori lantzen jardun duen Lander Arbelaitz Argia erredaktoreak hari batean aurkeztu ditu Larrunera eraman dituzten puntuetako batzuk, eta hona elkarlotuta dakartzagu.
Google euskaraz konfiguratuta daukazue? ba Oscar Irabazleak bilatu eta euskarazko zerrenda osoa agertuko zaizue lehen orrian, ordenagailuko lehen bilaketan, irabazlea nabarmenduta eta gainerako hautagaiak txikiago.
Irabazi Arte telesailaren istorioan onarrituta, aplikazio formatuan komiki interaktiboa argitaratu du EITBk, EITBLab-ek sustatutako ekimenean. Nerea Loiola idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak sortutako "Irabazi Arte: Iraganeko mamua" komikia da aplikazioak erakusten duena. Eta bi bertsiotan dago eskuragai, euskaraz eta katalanez.
"1992ko udazkenean hilabete igaro nuen Ukrainan, oporraldi berezi samar batean", dio Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Ttap agerkari digitalerako grabatutako audio pieza honetan. Orduan, 1992an, "desegituraketa ekonomiko hartan ikara pixkat ematen zuten oportunismo mafiosoaren zantzu batzuk ikusi nituen, eta baita ultra-nazionalismo oso gogor batenak".
Informatikari Euskaldunen Biltzarraren 11. edizioa duela lau urte izan zen. Pandemia tartean, 2020an egin behar zena bertan behera geratu zen, baina 2022 honetan tokatuko da azkenean IEB 2022, 12. edizioa. Donostian izango da uztailaren 1ean, eta adimen artifiziala izango da gaia, aurreko deialdi frustraturako aukeratu zen gai bera, materiak gaurkotasunik haldu ez duelakoan. Aurreko gizaldi amaieratik antolatzen ditu IEB biltzarrak UEUko Informatika Sailak.
Aurreko asteko probaren ondoren, Sustaturen Twitch kanala inauguratua geratu da 2022ko martxoaren 24ko emanaldi honekin. Badira urte parea kolaboratzen dugula Segura Irratiarekin, ostegun goizetan 10:40etan Goizerokoa atalarekin bat eginez zuzenean teknologia gaiak komentatzeko. Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak bat egiten du Iñigo Arrese esatariarekin, eta biak izango dira twitch emanaldi hauen protagonistak. Hemendik aurrera, telebistako edo pseudo-telebistako zuzeneko saio bat izango da hau. Ale honetan hain zuzen horretaz jardun dugu nagusiki; zuzeneko ikus-entzunekoek euskaraz Interneten duten tokiaz eta etorkizunaz.
Seaskaren bigarren hezkuntzako ikastetxea, Etxepare Lizeoa, Frantziako Estatuko ikastetxe onentzat jo dute (2315etik lehena). Zerrenda egin ohi du urtero 'L'etudiant' webguneak, eta aste honetan argitaratu du bere 2022ko sailkapena, batez ere ikasleek Baxoa azterketan lortzen duten emaitza aintzat hartuta egindakoa.
Martxoaren 21ean "Gu prest gaude" manifestua aurkeztu du Ehun-ek, euskal errepublikaren aldeko mugimenduak. Maiatzaren 14rako ekitaldi publikoa iragarri dute Donostian. Ehun zer den? ez du asko esaten bere aurkezpen orrian webgunean, baina Unai Apaolaza politologoa bertan dela dirudi.
Ehun izeneko mugimendu politikoak ekintza egin du asteburuan Bidasoako estatu-arteko mugan, Irun eta Hendaia artean. Kazetarien lekukotza bildu, eta ariketa erraza egin zuten. Mutil batek, aurpegi zuriko europar batek, muga zeharkatu zuen lasai. Handik 15 minutura, aurpegia beltzez margotuta, berriro saiatu zen, eta berehala altoa eman zioten Frantziako jandarmek.
Duela hiru urte inguru ari da Sustatu Segura Irratiarekin kolaboratzen, Goizerokoa saioan ostegun goizeetan teknologia tarte bat osatzen. Aurrerantzean, zuzeneko kolaborazio hauek ikus-entzunezko bihurtuko dira, eta audio zuzenekoa Segura Irratian entzuteaz gain, Sustaturen Twitch kanal berrian emango ditugu. Lehen saio "ofiziala", ostegun honetan, martxoak 24, 10:35 aldera.
EHUko informatikari euskaldunen IXA taldeak orain arte osatutako euskarazko hitz-corpus handiena bildu du, prozesatu du Hitz zentroaren partaidetzarekin (eta Meta enpresaren laguntzarekin ere), eta berrerabilpenerako prestatu du zenbait formatutan. Creative Commons lizentziekin jarri dituzte erabilgarri materialak, EusCrawl izenarekin.
Covid pandemia igaro balitz bezala ari gara, beharbada, gizarte gisa, informazio fokuak beste toki batzuetan jarriz. Baina mundu mailako datu batzuek, grafikoetan ageri direnak, ez dute optimsimorako motiborik ematen. Horietako bi bereziki saiatuko gara azaltzen.
Zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) martxoaren 30ean Eibarren, Markeskoa Jauregian. UEUren 50. urteurrena ospatzeko saioa izango da Barredromoa, KORRIKA Kulturalaren barruan egingo dena.
Sustatuko Twitch emanaldi probazkoa izan zen hau. Segura irratiaren kolaborazioa plataforma horretan eman genuen lehen saioa. Iragarri gabe joan zen, baina ondo irten zen, eta gorde dugu emaitza Youtuben. Ikus-entzunezko izaerari lotutako plus bat ere eskaini genion edukiari, Ruper Ordorikaren irudiarekin aurreko egunetan Twitter izan ziren meme-oldea komentatu baikenuen, bisualki ere bai.
CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategik erakusten digu bideo honetan nola editatzen ahal den OpenStreetMap (OSM), kartografiaren baliabide libre handiena. Ez da dena Google Maps izango, eta OSM da horren alternatiba, Wikipedia bezala denen ekarpenekin elikatzen den mapa globala.
Asteburuan sortu zen joera, eta jarraitu du aste honetan ere. Ruper Ordorikaren izen eta irudiarekin memeak egin beharra. Azken orduetan, euskal parnaso kulturaleko beste irudi batzuetara zabaltzen ari delarik meme-sukarra. Honea ekarritako aukeran Ruperren batzuk ekarri ditugu; ez akaso onenak edo berezienak, memeetan eszelentzia lantzea zaila baita.
Europa Press agentziak argitaratu duenez, Netflixen Espainiako adarrak euskarazko bikoizketa eta azpidatziak sartuko ditu bere katalogoan 2022ko amaiera bitartean, katalanezkoekin eta galizierazkoekin batera. Berriak egunkariak ere jaso du albistea.
Gure Eskuk eta zenbait eragile katalanek udarako antolatutako erabakitzeko eskubidearen aldeko Pirinioetako ekimenean izena eman daiteke jada. Pirinioetako Bidea izango da ekimenaren izena, eta 300 tontor igotzea da erronka, uztailaren 2an, eta ilunkeraren argi suziak piztuz kate bat egitea Kantauritik Mediterraneoraino, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen erabakitzeko eskubidearen alde.