Duela egun batzuetako albistea da (eta iaztik iragarria zegoen), baina aipu bat ere merezi du:Aldiri euskal arkitektura aldizkariaren azken alea argitaratu da otsail honetan. 45.a, Epilogoa izenburuarekin. 45 ale atera ditu Udako Euskal Unibertsitateak 2009tik hona. Aldizkari akademiko osoa izan da Aldiri: paperrak eskatzen zituen, berrikuspen kritikorako; eta horrez gain iritzi artikuluek osatzen zituzten aleak.
Agurrean zenbait motibo aipatu dituzte:
Irakurri gehiago motibo hauez hemen. Eta iaz webgunean argitaratu zuten agurrean ere badaude azalpen batzuk.
Guztiarekin, sekulako material pila argitaratu dute, harro egoteko moduan daude. Testuak copyleft lizentzia batekin argitaratu dituzte (irudiak egileen eskubide pribatiboz ordea), eta materiala webgunean aurkitu daiteke, azken aleak UEUren dendan salgai daudelarik.
Ilustraziorak, 23. alearen azala. Agur, Aldiri.eus, eskerrik asko.
Erantzun
Sartu